Bisita Natura Bisséren etxe lantegira

Bisita Natura Bisséren etxe lantegira

2022ko ekaina. Azkenean bisitatu dugu Natura Bisseren etxe lantegi berria!

Bisita juxtu pandemia hasi zenean egiteko programatuta genuen, eta gure irrika areagotuz joan zen denborak aurrera egin ahala.

Bagenekien egoitza berria zoragarria izango zela, baina esan beharra dago gure itxaropen guztiak gainditu dituela!

Bisita hau egiten lehen estetizistak izateko pribilegioa izan genuen, eta, nola ez, zoragarri tratatu gintuzten.

Goizean iritsi ginen Bartzelonara, eta 11etan abiatu ginen hoteletik etxe lantegia bisitatzera.

Iritsi orduko sumatzen den lehen inpresioa txundigarria da. Eraikina, haren neurriak eta diseinua artelan aparta dira.

Eraikina

Eraikitze prozesu osoa azaldu ziguten, nola gainditu zituzten arkitektoek konplexutasun tekniko eta logistikoak, eta nola konpondu zuten lantegiko langileen ongizate beharra. Postu guztiek argi naturala dute, hasi zuzendaritzatik eta biltegiko azken langileraino.

Jantokiaren eremua ere espazio integratzailea da, ez kategoriak ez pertsonak bereizten ez dituena. Espazio bakoitza ondo pentsatuta eta diseinatuta dago eraginkorra eta oso erabilgarria izateko… Zoragarria izateaz gain!

Ondoren, laborategi eta ekoizpen biltegia dagoen eremua bisitatzetik ekin genion.

Eremu hau guztia doitasun osoz funtzionatzeko hornituta dago. Laborategi farmazeutikoaren estandarrak aplikatuz egiten dira lanak, nahiz eta legez bete bete beharreko eskakizuna izan ez. Horrela, produktuen kalitate eta segurtasun osoa bermatzen da, % 100ean saihestuz kutsadura gurutzatua edo errorea izateko edozein arrisku. Espazio bakoitzak ditu bere protokolo, giro espezifiko eta desinfekzioa; are gehiago, segurtasunagatik, langileek erabiltzen duten arropa desberdina da espazio bakoitzean.

Teknologia

Eragin zigun gauza bat izan zen teknologia eta adimen informatikoa erabiltzea produktuak sortzeko. Biltegi adimendunean eta programazio bereziki esklusiboarekin, produktu guztiak modu berean egiten dira. Lehengaia aukeratu, pisatu eta neurtu egiten da, eta ez da hurrengo mailara pasatzen programak perfektu dagoela detektatu arte.

Horrek guztiak are berme handiagoa ematen dio azken produktuari.

Ekoizpena

Ekoizpen, paketatze eta logistika arloek engranaje ezin hobea osatzen dute produktuak munduko izkina guztietara ahalik eta azkarren helarazteko. Biltegian dena konputerizatuta dago eta langileek erakutsi ziguten paketeak nola egiten eta banatzen diren. Deigarria da argi naturalez eta landaretza oparoz hornitutako biltegi bat ikustea.

Sormena

I+G laborategiak etengabeko eboluzioan dihardu. Formula bakoitza pentsatu, sortu, segurtasun estandar guztien mende jarri eta kontrako baldintza guztietan testatzen da. Horrela, produktuaren kalitatea eta segurtasuna bermatzen dira. Esan ziguten produktu berri bakoitzak urtebete inguru behar duela filtroak pasatzeko, merkatura atera aurretik.

Bulegoak

Ondoren, bulegoen eremua erakutsi ziguten, eta sailak: administrazioa, bezeroarentzako arreta, marketina, sare sozialetako diseinua, helbidea, logistika, etab. Bakoitza bere espazioarekin, baina denak komunikazio bikainean.

Iraunkortasuna

Eraikin honen ezaugarrietako bat iraunkortasuna da. Eguzki plakak ditu elektrizitatez hornitzeko, eta, gainera, Vallés parke teknologikoan dagoenez, neutroi sorgailu instalazio batek sortzen duen energia aprobetxatzen du. Bero soberakina parke teknologikoa energiaz elikatzeko berrerabiltzen da.

Inguruko landaretza guztia autoktonoa da, eta ahalik eta jasangarriena izan dadin ezarrita dago, hala nola ur eta baliabide gehien aprobetxatzeko moduan.

Produktuen plangintzan eta packaginean azken xehetasuneraino zaintzen da dena birziklagarria izatea eta produktuak eta lehengaiak ekonomia jasangarrietatik etortzea. Marketineko produktu batzuk baztertze arriskuan dauden pertsonek egiten dituzte.

Fundazioa 

Ricardo Fisas Natura Bissé Fundazioak zaurgarritasun egoeran dauden pertsonek ongizatea izan dezaten laguntzen du. Estetika Onkologikoalantzeko arloa sortu zuen lehenengo, eta estetizistak trebatzen ditu paziente onkologikoak tratatzeko eta haien larruazalaren zainketan eta ongizatean lagun izateko.

Ondoren, Project Differencearloa gehitu zuen, ikasteko orduan desberdintasunak dituzten haurrei laguntzeko, irakurtzeko eta idazteko gai izan daitezen.

Beste proiektu batzuetan ere parte hartzen dute, hala nola Bolivian duela 20 urte baino gehiago funtzionatzen duen Pro Mujer proiektuan. Proiektu hori mikrokredituak emateko dohaintzak jasotzera bideratuta dago, familia boliviar behartsuenei negozio txikiak sortzen laguntzeko.

Azkenean, nola ez, terrazan bazkaldu genuen, bero handia egiten zuen arren. Eta, ondoren, datorren urterako lantzen ari diren nobedadeen berri eman ziguten. Oraindik ezin dizkizuegu kontatu, baina… Lasai, zeuek izango zarete haiek eskuratzen lehenak!

Ondoren, buelta hotelera, eta han Victor Cupers bikaina zuzenean entzuteko parada izan genuen. Eta hark, nola ez, “pilak” jarri zizkigun.



Eta gauean… ba, guapa jarri eta kirol portura joan ginen afaltzera, Martin Berasategiren cateringarekin, eta han jarraitu genuen lagunekin eta Fisas familiako hiru belaunalditako kideekin esperientziak partekatzen. Amaitzeko, dantza super martxosoa izan genuen “Los Antónios” rumba taldearekin. Ze ondo pasatu genuen! Hori bai… nire oinak ez zeuden hain ados!


Baina gozagarria izan zen partekatu genuen guztia, batez ere Basque Teamarekin!

Ez litzaiguke inportako errepikatzea, ezta?

Eskerrik asko guztiagatik!

 



Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento y la acepta nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Abrir chat
1
¡Hola! 👋
¿En qué podemos ayudarte?