Hainbat depilazio-sistemarekin lan egiten dugu, eta, azal motaren eta landu beharreko eremuaren arabera, deserosoak zaizkizun guneetatik biloa kentzeko gure eskaintzen artean aukeratu ahal izango duzu. Nabarmentzekoak:
Senti zaitez jainkosa baten pare eskuetarako eta oinetarako tratamendurik osatuenarekin.
Emaitzak areagotu egin daitezke esmaltatu erdiiraunkorrarekin. Horrela, zure azazkalek perfektu iraungo dute 15 egunez.
Betileen kizkurtze permanentearekin begirada ikusgarria izango duzu. Betileak kurbatu, altxatu eta paregabe utziko dizkizu, denbora luzean ukiturik egin beharrik gabe. Gainera, makillatzeko orduan asko hobetuko duzu emaitza.
Teknika honetan, errulo bat itsasten da betileen oinarrian, eta, ondoren, gel berezi bat eta neutralizatzaile bat aplikatzen dira.
Emaitzak hilabete bat eta hiru bitartean irauten du, beti ere betileen kalitatearen arabera. Ez da hondatzen ez hezetasunarekin, ez dutxatuta eta ezta itsasoko bainuekin ere.
Gune delikatuan egiten denez, ez dugu gomendatzen prozesu hau urtean 3 edo 4 bider baino gehigotan egiterik, eta bi saioren artean, gutxienez, hilabeteko tartea utziz.
Berez, tindatu egiten dira betileak prozesua osatzeko, ez baita soilik betileak tentetzea, baizik eta kolorea ere ematen zaie, horrela betileetako maskara ordezkatuz.
Betileen zainketa etxean osatzea gomendatzen dugu, betileak berregiteko produktu batekin.
Ez da egokia tinteei eta ilea kizkurtzeko produktuei alergia edo sentsibilitate espezifikoa dietenentzat.
Beltzarantzeko Solarium Zerbitzua: Kolore beltzaran progresiboa eta uniformea lortzeko modurik klasikoena. Gozatu saioez goxo-goxo etzanda.