Ongizate Masajeak

Giza gorputzak berritzeko eta osasunari eusteko erabiltzen dituen transformazio eta energia-aldaketak ikertzen ditu bioenergetikak.

20 urte baino gehiagoko eskarmentuak erakutsi digu arazo estetikoen azpian beti ‘zerbait gehiago’ izaten dela. Gehienetan, horrek gure sistema energetikoa moteltzea edo blokeatzea ekartzen du. 

Masajea esatea da ONGIZATEA letra larriz esatea, eskuekin larruazala ukitzeak beti laguntzen baitu lasaitzen eta estresa murrizten.

Masaje terapeutikoak zure zirkulazioa, muskuluak, tendoiak eta lotailuak mugiarazten ditu, eta zure gorputza oxigenatu, bere onera etorri eta malgutu egiten da.

Askotariko gorputz masajeak ditugu. Bat, geuk sortutakoa, Contour Masajea, masaje erreduktoreen edo zelulitisarentzako masajeen kategorian sartuko litzatekeena. Eta teknika zirkulaziorakoak, deskontrakturatzaileak, erreduktoreak eta erlaxatzekoak aplikatzen ditugu.

Tira, ia gorputz masaje mota guztiak!

Gure eskuek lan egiteaz bat diagnostikatzen dute, beraz tratamendua zeuri egokituko dizugu.

Veronica Cazalis da zure masajista Zarautzen. Eskatu hitzaordua 695 70 09 21

Utzi esku trebatuek zaindu zaintzen.

Masaje Contour Verónica Cazalis

CONTOUR MASAJEA, ZENTRO HONETAN BAKARRIK

Veronica Cazalisek sortua

Masaje moldatzaile honek laguntzen digu silueta definitzen, gantzak erretzen eta likidoak eliminatzen. Bolumen murrizketak lehenengo saiotik bertatik sentitzen dira.

Gainera, emaitzak iraun egiten du denboran, drainatzeko barne-organoak puntu erreflexu linfatikoen bidez aktibatzen baititugu.

Gorputz osoan aplikatutako mugimendu aktibo, azkar eta sakonekin egiten da, drainatze linfatikoekin eta muskulu-modelaketa sekuentziekin konbinatuta.

Olio esentzial estimulatzaileekin aplikatzen denez, oso atsegina da.

Saio bakarra egin dezakezu behar duzun guztietan, edo batzuk lotu, eragin murriztaile handiagoa lortzeko. Beste gorputz-tratamendu batzuekin ere konbina daiteke.

Ezin hobea duzu dieta, kirol-plan edo zainketa-plan baten hasieran aktibatzeko.

Ondorioz…

Galdu taila bat energia irabazten duzun aldi berean!

55 min

66 €

Salt Massage paravweb

SALT MASSAGE, DETOX RITUAL

Comfort Zone

Salt Massage erritual detoxikatzaile eta suspertzailea da gorputz-adimenentzat. Masaje bikain batekin
aplikatuta eraginkorra bezain atsegina da.

Himalaiako gatzarrietan oinarritua, ezaugarri apartekoak ditu eta gatz mineralez beteta dago, batez ere
burdinaz, inolako prozesu kimikorik jasan gabe.

Salt Treatment Massage Ritual masaje terapeutikoa da eta, aldi berean, maila guztietan garbitu eta
arazten duen tratamendu bizkortzaile eta lasaigarria. Ongizate sentsazio handia sortzen du eta minak
arintzen ditu, tentsioa baretuz, metabolismoa estimulatuz eta odol fluxua hobetuz.

Mundu guztiarentzat da aproposa, baina batez ere detoxifikatu, pisua galdu eta energia berreskuratu behar dutenentzat, saio bakar bat 3 eguneko detox dieta baten eraginaren parekoa baita.

Himalaiako gatzarriekin gorputzean masajea emateaz gain, aurpegiko tratamendu bat egiten da Comfort Zoneko Sacred Nature lerro esklusiboarekin, aurpegiko eta gorputzeko azala inoiz ez bezala berrituta uzteko.

55 min

80 €

Masaje relajante zarautz

MASAJE NEUROSEDANTEA Olio Esentzial epelekin

Superlasaigarria

Zure gorputzerako masaje integrala, mugimendu leun eta igurtzi luze eta inguratzaileen bidez gorputza eta adimena biltzen dituena.

Olio Esentzial Ayurvediko epelekin egiten dira, aldez aurretik kinesiologiarekin aukeratuak, norberaren Dosharen arabera. Zirkulazioa aktibatzen du, eta, aldi berean, efektu lasaigarria eragiten du.

Bereziki egokia da tentsio muskularra, estresa eta nekea dutenentzat.

30-45 min

64,50 €

Masaje descontracturante

MUSKULU-MASAJE DESKONTRAKTURATZAILEA

Kiromasajea.

Gure masaje terapeutiko deskontrakturatzailea da, Kiromasajisten eskutik, zure muskulaturaren tonu optimoa puntuan jartzea.

Tinko landuko dizkizugu gorputzeko giharrak, oinetatik burura, bizkarreko masajean eraginez, tentsioak eta kontraktura metatuak askatuz.

Esperientziak erakutsi digu masajea erregulartasunez jasotzeak gorputza erlaxatuago izaten eta kirol eta/edo lan lesioak prebenitzen laguntzen duela.

Utzi zain zaitzagun!

55 min

62 €

Drenaje linfático

DRAINATZE LINFATIKOA

Vodder metodoa

Vodderren drainatze linfatikoa “Masaje” kadentzial mota bat da, eta egiten da sistema linfatikoa edo likidoak drainatzeko sistema eta gorputzaren defentsak aktibatzeko.

Beti lepoan/subklabian hasita egiten da, azkenean linfa guztia bertara iritsiko baita. Esan genezake “botila bat husteko, lehenengo tapoia kendu behar dela”.

Ondoren, dagokion eremua landuko dugu, linfa bidaliz beti gongoil edo “kolektore linfatikoen” eremura.

Drainatze linfatikoa aplikatzen da:
• Likido-erretentzioetan
• Edemetan
• Zelulitis kasuetan
• Kirurgia osteko edemetan
• Sistema linfatiko orokorra aktibatzeko

Jasotzea esperientzia gozo eta atsegina da beti. Proba ezazu!

55 min

62 €

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento y la acepta nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Abrir chat
1
¡Hola! 👋
¿En qué podemos ayudarte?