Gorputzeko Tratamenduak

Gorputzak, maizegi ahaztutako horrek, zure zainketa eta arreta behar ditu, bere onenak erakutsi ahal izateko.

 

Gure proposamenek masaje teknikak, olio esentzialak, lokatz eta alga estalkiak, elektroterapia eta aparotologia uztartzen dituzte.

Hurbil zaitez gure zentrora eta diagnostikoa egingo dizugu dohainik.

CONTOUR MASAJEA, ZENTRO HONETAN BAKARRIK

Veronica Cazalisek sortua

Masaje moldatzaile honek laguntzen digu silueta definitzen, gantzak erretzen eta likidoak eliminatzen. Bolumen murrizketak lehenengo saiotik bertatik sentitzen dira.

Gainera, emaitzak iraun egiten du denboran, drainatzeko barne-organoak puntu erreflexu linfatikoen bidez aktibatzen baititugu.

Gorputz osoan aplikatutako mugimendu aktibo, azkar eta sakonekin egiten da, drainatze linfatikoekin eta muskulu-modelaketa sekuentziekin konbinatuta.

Olio esentzial estimulatzaileekin aplikatzen denez, oso atsegina da.

Saio bakarra egin dezakezu behar duzun guztietan, edo batzuk lotu, eragin murriztaile handiagoa lortzeko. Beste gorputz-tratamendu batzuekin ere konbina daiteke.

Ezin hobea duzu dieta, kirol-plan edo zainketa-plan baten hasieran aktibatzeko.

Ondorioz…

Galdu taila bat energia irabazten duzun aldi berean!

55 min

66 €

Masaje Contour Verónica Cazalis

BODY STRATEGIST TRATAMENDU ANTIZELULITIKO ETA AZALA SENDOTZEKOA

Comfort Zone 

Body Strategist gorputzaren ehunentzako 360º tratamendu gama bat da. 

Bere horretan aplika ditzakegu edota Urruneko Infragorrien aparatu batekin, kasuan kasu. 

Gamaren barruan formula espezifikoak ditugu zelulitis edematosoarentzat (Bagni de Pissa) eta zelulitis trinkoarentzat (Grotta Giusti Mud), baina badira sendotzaileak (Firming Body), zirkulaziokoak ere (Comfort Legs), eta baita etorkizuneko ama nahiz amaberrientzakoak ere (New Mumy). 

A! eta arazo bat baino gehiago izatera, probatu “3->1ean” paregabea, aldi berean landuko duzu dena.

Bermatzen dizugu askoz arinago irtengo zarela saio bakar batekin!

Jakina, tratamenduari etxean jarraitzen zaio, Body Strategist lerroko produktuekin, izan kremak, gelak, olioak nahiz partxeak.

Komeni zaizuna gomendatuko dizugu Kinesiologia test bat egin ondoren.

55 min

Body Strategist, 80 € / 3->1ean, 95 €

body strategist confort zone zarautz

GORPUTZ TRATAMENDU SENDOTZAILEA URREAREKIN (GOLDEN LINE WITH GINGER)

Yellow Rose

Tratamendu sendotzaile paregabe honen 23 kilateko urre partikulekin gorputzeko azala moldatu eta trinkotu egiten da. Tratamendu honekin ehunak sendotu egiten dira eta zuntzei malgutasuna ematen zaie; alegia ehunak trinkotasuna lortzen da.

Osagaiak:

  • 23 kilateko urrea.
  • Zeta-proteinak.
  • Kolageno mikroesferak.
  • Oligopeptidoak.

Funtzioak:

  • Azala sendotzen du eta malgutasuna ematen du.
  • Lipolisia estimulatzen du.
  • Zelulitisaren aurkako efektua du.
  • Azal leun, hidratatu eta zetatsua lortzen du.

Konbinatu etxean Ginger & Golden body creamekin egunero.

55 min

75 €

golden line tratamiento corporal zarautz

DESINTOXIKATZEKO CH TRATAMENDU LINFATIKOA

World of Beauty

Sistema linfatikoa desintoxikatzen du, milaka urteko medikuntza ayurvedikoarekin. Horretarako, te berde eta zuriaren estraktuak erabiltzen dira, eta baita zenbait belar eta espezia ere, gorputza purifikatzeko.

  • Gorputzeko handitua minimizatzen du, odol zirkulazioa eta zirkulazio linfatikoa hobetuta.
  • Gorputzaren garbiketa sakona egiten du.
  • Zelulitisaren eta linfaren toxinak eta ezpurutasunak modu eraginkorrean eliminatzen ditu, dituen 72 estraktu natural aktiboei eta zelula ama begetalei esker.
  • Azalaren zuntzen malgutasuna areagotzen du, azalaren ‘laranja-azala’ itxura pixkanaka murriztuta.
  • Zelulen arnasketa eta metabolismo naturala orekatze  ditu.
  • Azaleko zelulen sendotasuna eta lotura indartzen ditu.
  • Nekea eta estres oxidatiboa murrizten ditu.

55 min

75 €

tratamiento CH desintoxicante linfatico world of beauty zarautz

BODY STRATEGIST BIFASIC FIRMING TREATMENT

Comfort Zone

Berhidratazio, tonifikazio eta elastikotasun efektu sakona.

Maskara bifasiko kontzentratua gorputzerako, tamanu olioarekin eta intxaur berdearen estraktuarekin. Erremedio bikaina ehunak elikatu, onera ekarri eta tonifikatzeko.

Tratamendu birsortzaile eta elikagarri gisa gomendatua elastikotasuna emateko, eta

gorputzeko ehunentzako babes antioxidatzaile eraginkorra.

Produktua bereziki gomendatuta dago:

  • Udalditik itzultzean, eguzki esposizio luzeen ondoren, ehunak orekatzeko.
  • Neguan, ehunak behar bezala babestuta izateko.
  • Zahartze-prozesuei aurre egiteko, eta erditu ondoren.

Azala sendotu eta elikatu egiten du, eta ildaskak oneratzen ditu.

Dagokion masaje sekuentziarekin, gorputza sakonki erlaxatzen du.

Etxean, aplikatu egunero Body Strategist D-Age krema.

Tratamendu sendotzaileak/indartzaileak konbinatzen dira batez ere Ceya Irratifrekuentzia Kapazitiboarekin —horrek talka termikoko proteina berriak aktibatzeko gaitasuna du eta, beraz, kolageno berriak sortuz sendotzen du—, eta ekintza sendogarria duen Mesoterapia Birtual Bioterekin.

60 min

80 €

body strategist confort zone zarautz

‘ZETA-AZALA’ GORPUTZ PEELINGA

Yellow Rose

Hau gorputz osoko azalerako tratamendu berriztatzaile eta hidratatzailea da. Ez dugu bakarrik gorputz peeling sakona egiten, baizik eta, gainera, oleazioz eta mikrokapsulaturiko olio esentzialez osaturiko estalkiz osatzen dugu, azalari berezko distira eta malgutasuna emateko.

55 min

75 €

peeling corporal piel de seda natura bissé zarautz

MASAJE ZIRKULATORIO NEUROLASAIGARRIA

World of Beauty

Zure gorputzerako masaje integrala, mugimendu leun eta igurtzi luze eta inguratzaileen bidez gorputza eta adimena biltzen dituena. Olio Esentzial Ayurvediko epelekin egiten dira, aldez aurretik kinesiologiarekin aukeratuak, norberaren Dosharen arabera. Zirkulazioa aktibatzen du, eta, aldi berean, efektu lasaigarria eragiten du. Bereziki egokia da tentsio muskularra, estresa eta nekea dutenentzat.

55 min

64,50 €

Masaje relajante zarautz

ZELULITISAREN AURKAKO ETA SENDOTZEKO ‘HERBAL’ GORPUTZ TRATAMENDUA

Yellow Rose

Herbal tratamenduaren % 98 Mediterraneoko landare eta olio esentzialek osatua da. Zelulitisaren aurkako bere efektua sobera frogatuta dago.

Tratamendu honen eraginak dira:

  • Hidratatzailea, elikagarria eta lasaigarria izatea.
  • Erradikal askeen aurkako babes antioxidatzailea ematea.
  • Desintoxikazioa eta babesa ingurumeneko kutsaduraren aurrean.
  • Efektu murriztailea, sendogarria eta antizelulitikoa izatea.
  • Gorputza eta arima indartzeko esperientzia aparta izatea.

Masajeekin eta zirkulaziorako produktuekin konbinatzea komeni da, baina baita Ultrasoinuak, Irrati-maiztasuna, etab. bezalako gailuekin ere. Gutxienez, 10-12 saio behar dira, zelulitis mailaren arabera.

55 min

75 €

tratamiento corporal herbal yellow rose zarautz

MURRIZTEKO ETA SENDOTZEKO OCEAN’S GORPUTZ TRATAMENDUA

Yellow Rose

Alga eta landare aktiboetan oinarrituriko tratamendu hau aparta da ehunak murrizteko eta sendotzeko. Alga estraktuak ditu (Fucus Vesiculosus,  Laminaria Digitata), kafeina eta karnitina nahasketa patentatua, Centella asiarraren estraktu naturalak, erratza (Ruscus aculeatus), azido salizilikoaren deribatuak, hammamelisa, huntza eta azeri-buztana.

  • 12 saioko zikloa egitea da gomendagarria, bera bakarrik edo bestelako tratamenduekin konbinaturik, hala nola Urrea edo Herbala-rekin.
  • Aproposa da CEYA irrati-maiztasun kapazitiboarekin, Ultrasoinuekin edo Ballancer Presoterapiarekin txandakatzeko.
  • Etxean, ezin hobea da egunero Body Shaping phyto care edo Ginger body cream ematea.

55 min

75 €

Tratamiento reductor y reafirmante Zarautz

“COMFORT LEGS” HANKA ARINAK TRATAMENDUA

Comfort Zone

Tratamendu hau benetako galga da hanketako astuntasunarentzat, nekearentzat eta hanturarentzat. Odol-kapilarrak lasaitu, drainatu eta babesten ditu, propietate antiinflamatorioak eta antierradikal askeak baititu.

  • Oso egokia da Masaje Zirkulatorio Neurolasaigarriarekin eta/edo Ballancer presoterapiarekin konbinatuta.

Etxean, egunean 2 aldiz aplikatu BODY STRATEGIST leg gela.

55 min

80 €

tratamiento piernas ligeras confort zone zarautz

EVOLUTION TRATAMENDUA, MURRIZTAILEA ETA ANTIZELULITIKOA 360º

Yellow Rose

Tratamendu honek hainbat efektu du.

  • Termikoa, lipolisia aktibatuta, gantzak erretzen dituena.
  • Lipolitikoa, bere aktibo bizigarriengatik, murriztaileengatik, drainatzaileengatik, lipolitikoengatik, antioxidatzaileengatik, zirkulatorioengatik, etab…

Glukosa molekula mikrokapsulatuen efektu estimulatzaileko olio esentzial mikrotanta nahasketa apartari esker, munduan bakarra den masajea egin daiteke.

  • Ezin hobea da Irrati-maiztasun kapazitiboarekin edota mesoterapia birtualarekin konbinatzea.
  • Etxean, aplikatu egunean bitan Herbal edo Skin Clinic krema murriztaile eta antizelulitikoa.

55 min

80 €

tratamientos basados en la kinesiología zarautz

WATER & LIPIDS TRATAMENDU MURRIZTAILE ESPRESA

Yellow Rose

Eragin azkarreko tratamendua da besoak, izterrak eta abdominalak bezalako gorputz eremu zailak murrizten dituena.

  • Ekintza lipolitikoa (gantza erre) du, baina ehunetan ere badu eragin lipolitikoa eta desintoxikatzailea.
  • Shock zikloan erabil daiteke, edota lorturiko emaitzei eusteko.

Onena ariketa aerobikoren batekin konbinatzea da. Eta, etxean, egunero Body Shaping gel krema edo eremu zailetarako berezia den Yodamin krema ematea.

55 min

75 €

tratamiento reductor express water lipids yellow rose Zarautz

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento y la acepta nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Abrir chat
1
¡Hola! 👋
¿En qué podemos ayudarte?