Esentziak eta Lore Terapiak

Esentziak eta Lore Terapiak laguntza paregabea dira ongizate emozionalerako.

Horien eragina loreen esentziek igortzen dituzten frekuentzietan oinarritzen da, izatez “antidoto” moduko bat direnagure gorputzean eta ariman enkistatutako emozioentzat.

Erabiltzea hain da erraza, egunean zenbait aldiz mingain azpian tantatxo batzuk jartzea bezain. Errepikatu ahala frekuentzia sendatzaileaz asetzeko aukera dugu.

Bi lore esentzia mota erabiltzen ditugu:

Bachen Loreen Terapia eta Triunitate Esentziak.

Egokiena da Kinesiologia saio batean testatzea. Horrela, une horretan zer Lore behar duzun zehaztuko dugu, informazioa eman eta jabearaziko zaitugu eta, ondoren, esentzia etxera eramango duzu denbora batez hartzeko.

Esentzia horiekin artatuko dituzu emozioak, beldurrak, kezkak, amorrua, etab.

Emozioak landu nahi badituzu, Veronica Cazalis duzu Terapeuta Bachen loreetan Zarautzen.

TRIUNIDAD ESENTZIAK

TRIUNIDAD ESENTZIAK

Sistema terapeutiko honen sortzailea Carmen Romanelli da, eta lore terapien metodo berdingabea garatu du, Esencias Triunidad® izenekoa.

Carmenek berak jasotzen ditu loreak Arabako soroetan, eta balio bibrazional oso altuko lore esentziak
sortzen ditu.

Bere hitzetan, loreen esentziaren bibrazioek zelula oroimenean (biologikoa) nahiz antzinakoan (familiakoa) eragiten dute, baina baita arimaren oroimenean (karmikoa) eta memoria espiritualean (kausala) ere, beste modu batean ezin lor zitekeena.

Zertarako? Lore terapia hauen bidez, gure nortasuna sinesmen okerretatik edota gainditu gabeko traumetatik askatzeko. Horrela, informazio hori osatu egingo dugu, eta, lore terapiei esker, harmonia lortuko dugu.

55 min

62 €

BACH LOREAK

Bachen Loreen Terapiarekin egindako tratamenduek eguneroko bizitzako eskakizun emozionalei aurre
egiten laguntzen digute.

Prestakin bereziak dira, lorez eginak, eta gorputzak bere kasa orekatzeko duen
gaitasuna estimulatzen dute, sentimendu negatiboak deskargatuz eta zeuri agintea hartzen, zeure
buruarekin gustura sentitzen eta bizitzari etekin handiagoa ateratzen lagunduz.

Bachen Loreen Terapiak beldurra, amorrua, kezka, interesik eza eta antzeko emozioak tratatzeko aukera
emango dizu.

Zarautzen Bach institutuko gure practitioner Veronica Cazalisekin solastuz, zuretzako lore egokiena
aukeratu eta zeuk kudeatuko duzu zure ongizatea Bachen Loreen Terapiaren laguntzarekin.

55 min

62 €

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento y la acepta nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Abrir chat
1
¡Hola! 👋
¿En qué podemos ayudarte?