Ongizatea

Giza gorputzak berritzeko eta osasunari eusteko erabiltzen dituen transformazio eta energia-aldaketak ikertzen ditu bioenergetikak.

20 urte baino gehiagoko eskarmentuak erakutsi digu arazo estetikoen azpian beti ‘zerbait gehiago’ izaten dela. Gehienetan, horrek gure sistema energetikoa moteltzea edo blokeatzea ekartzen du. 

Horregatik, gorputzari bere indarra itzultzen laguntzen duten teknika energetikoak erabiltzen ditugu. Estetika-tratamenduekin batera, eraldaketa estetikoa modu globalean trata dezakegu.

 

par bionagnético

BIOMAGNETISMOA

PARE BIOMAGNETIKOA iman-bikoteak erabiltzen dituen osasun-sistema bat da, desorekatuta dauden gorputzeko eremuak birpolarizatzeko. Horrela, gorputzaren PH naturala berrezartzen da eta, horrela, mikroorganismoak edo beste faktore patogeno batzuk gure gorputzean instalatzea saihesten da. Asko erabiltzen da alterazio kronikoetan, adibidez, kandidekin, berrerortzeari aurrea hartzeko.

Nola egingo dugu? Tratatu beharreko eremuak eta horiek orekatzen dituzten polaritateak zehazten dituen test kinesiologiko baten ondoren, imanak inguruan jarriko ditugu, orekatu arte, normalean oso erlaxagarria izaten da.

Terapia bioenergetiko horren emaitzak berehala hautematen dira, eta hobetu egiten dira saioak errepikatuta.

55 min

59,50 €

KINESIOLOGIA

Kinesiologia bereizten gaituen tresna da, zuengana iristea ahalbidetzen diguna, sinpleki, baina eraginkor.

Gorputzak hitz egiten du, bere hizkuntza du eta guk, giharretako hainbat testen bidez, informazio hori ‘itzul’ dezakegu. Horrela, gure helburuak hobetzeko, zer landu edo zertan lan egin behar dugun jakingo dugu.

Kinesiologiak osasunaren oinarrizko hiru alderdien batuketa eztabaidaezinean du oinarria: kimikoa (elikadura), egiturakoa (hezurren eta giharren arteko oreka) eta emozionala (oreka psikiko kontzientea eta subkontzientea).

Gorputza batuketa horren isla da eta guk, giharretako hainbat testen bidez, organismoaren beraren informazioa eskura dezakegu. Zer landu edo non lan egin esango digu. Egin ezazu proba, harrituko zaitu!

55 min

59,50 €

BACH LOREAK

Bach Loreek eguneroko bizitzaren betebehar emozionalei aurre egiten laguntzen digute. Lorez eginiko prestakin hauek gorputzak berak oreka lortzeko duen gaitasuna bizkortzen dute, balizko sentimendu ezkorrak deskargatzen dituzte eta gogor eustera animatzen zaituzte, zeure buruarekin ongi sentitzera, eta bizitzari bere onena ateratzera.

Bach institutuan ikasitako gure practitioner-arekin hizketaldi bat nahikoa izango da zuretzako lorerik egokiena aukeratzeko eta, hartara, zure ongizatea kudeatzeko.

55 min

59,50 €

VOLLEN ELEKTRO-AKUPUNTURA

Tratamendu bio-energetiko honek meridiano ezberdinen egoera energetikoa neurtzen du eta zure gorputz-zirkuituan desoreka energetikorik dagoen antzematen du. Hala bada, bere onera itzul daiteke, prestakinak edota bulkada eta maiztasun ezberdinak testatuta, egoerarik onena topatu arte.

55 min

59,50 €

par bionagnético

PARE BIOMAGNETIKOA edo Biomagnetismoa

PARE BIOMAGNETIKOA kontrako kargadun iman pareak erabiltzen dituen osasun-sistema bat da.

Desorekatuta dauden gorputzeko eremuak birpolarizatzeko da, desorekak izanik patogenoek edota beste faktore batzuek eraginak, hala nola bibrazionalak, zein energetikoak.

Tratatu beharreko eremuak eta horiek orekatzen dituzten polaritateak zehazteko test kinesiologiko baten ondoren, terapia biomagnetikoa aplikatzen dugu, imanak inguruan jarriz, polaritate organikoa orekatu arte.

Biomagnetismoarekin lan egingo dugu hainbat alterazio estetikotan, gorputza orekatuz eta ongizatea
emanez.

Terapia bioenergetiko honen emaitzak berehala sumatzen dira, eta hobetu egiten dira saioak errepikatu
ahala.

55 min

59,50 €

NEAS TOPOLOGIA-SISTEMA

Terapia bio-elektriko automatizatu eraginkorra da. Manaka doktoreak sorturiko NEASek (Neuro Estimulación de Aplicación Superficial), nabari ezin diren seinale elektrikoen bidez, meridianoak bizkortzeko aukera ematen du eta, horrela, bere oreka berreskuratzen da eta edertasuna barrenetik indartu. Emaitzak paregabeak izaten dira.

30-45 min

28,80 €

BIO-ERRESONANTZIA

Bio-erresonantziak pazientearen bibrazio elektromagnetikoak erreproduzitzen ditu, maiztasun ez harmonikoak iragazi eta ezabatzen ditu eta harmonikoak indartu, organismoari jatorrizko oreka itzultzeko.

55 min

59,50 €

Abrir chat
1
¡Hola! 👋
¿En qué podemos ayudarte?