Kinesiologia

Kinesiologiak egiten gaitu berezi eta bereizten gaitu, zuengana erraz eta eraginkor iristeko gure tresna da.

Gorputzak hitzegin egiten du, bere hizkuntza du, eta guk, giharren testak eginez, informazio hori “irakurri” eta jakin dezakegu zer edo non lan egin behar dugun hobetu beharrekoa hobetzeko.

Kinesiologiaren eraginaren funtsean osasunaren oinarrizko hiru alderdien batasun eztabaidaezina dago: kimikoa (elikadura), egiturazkoa (hezurren eta muskuluen oreka) eta mental emozionala (egonkortasun psikiko kontzientea eta subkontzientea).

Gorputza lotura horren isla da, eta guk, muskulu testak eginez, organismotik bertatik lortzen dugu informazioa, hobetu beharrekoak hobetzeko zer tratamendu kinesiologiko aplikatu edo non lan egin behar dugun adieraziko diguna.

Proba ezazu, harritu egingo zaitu!
Veronica Cazalis da Zarautzen zure kinesiologoa.

KINESIOLOGIA NEUROENERGETIKOA
Egizu Kinesiologia Tratamendu bat.

Kinesiologia Neuroenergetiko aurreratuak formatu espezifikoak eta hologramak erabiltzen ditu, ibilbide
neurologikoetan aurki dezakegun estresa arintzeko.
Sortzailea Hugo Tobar da.

Gure zentro kinesiologikoan metodo hau erabiltzen dugu. Akupuntura puntuak eta/edo puntu erreflexuak bateratzen ditu Indiako medikuntzako mudrekin batera, gorputzarekin komunikatzeko “hizkuntza” sinestezin bat sortzeko. Konbinazio horiei “Formatuak” deitzen diegu.

Formatu horiek akupresio puntuetan, trackretan edo puntu erreflexuetan aplikatzen dira, estresa askatzeko, gorputzaren oreka naturala berreskuratzen laguntzeko eta gorputzaren funtzionatzeko eta sendatzeko gaitasuna aktibatzeko.

Kinesiologia Neuroenergetiko aurreratua eta estresaren formatuak ezin hobeto konbina daitezke beste
teknika kinesiologiko, mediko eta sistemiko batzuekin.

Gure kinesiologia zentroko espezializazioen artean, Ibilbide Neuroemozionalen lana nabarmentzen da
—kinesiologia emozionalean benetako harribitxia—, baina espezialistak gara txakren orekan, fisiologian,
nutrizioan eta gorputzaren egituran ere.

Gure kinesiologia zentroak Hugo Tobarren eta IKCren (International Kinesiólogy College)

ziurtagiria du.

55 min

62 €

TOUCH FOR HEALTH
Egizu kinesiologia tratamendu bat.

“Touch for Health” (Osasunerako ukitua) Kinesiologiako sistema bat da, non sartzen diren muskulu testak, akupresura energetikoa, emozioak, jarrera, elikadura eta orno-erreflexuak.

60ko hamarkadan ezarri zituen G. Goodheart doktoreak Kinesiologia Aplikatuaren oinarriak, mediku eta kiropraktikoentzat, baina Jhon Thie izan zen teknika hori hedatu nahi izan zuena, eta 1970ean Touch for Health sortu zuen, kinesiologia bidezko osasun sistema, ziurrenik munduko zabalduena.

Oso sistema baliagarria da gure gorputzeko energia desorekak aurkitzeko eta nola orekatu jakiteko. Horrela, osasun egoera hobetuko dugu, eta gehiago jakingo dugu geure izateaz eta premiez.
Touch for Healthen trebatuta gaude. Veronica Cazalis irakasle aitortua da IKCren metodo honetan eta
hainbat ikastaro eman ditu.

Azken batean, osasun- eta autoezagutza-sistema bat da.

55 min

62 €

Kinesiologia emozionala

KINESIOLOGIA EMOZIONALA
Egizu kinesiologia tratamendu bat.

Kinesiologia emozionala da gure zentro kinesiologikoan egunerokoan gehien aplikatzen dugunetako bat.
Izan ere, askotan laguntza behar izaten dugu gure emozioak orekatzeko eta ordenatzeko.

Kinesiologia emozional saio batean hainbat teknika eta eskola erabiltzen ditugu, betiere gorputza test
muskularraren bidez “eskatuz” doana oinarri hartuta.

Noiz komeni zait Kinesiologia emozional saio bat egitea?
Kinesiologia zentro batera joan zaitezke, emozio batean “enkistatu” egin zarela nabaritzen baduzu. Adibide bat jarriko dut: arrisku egoera bat pairatzen badut, guztiz normala da beldurra sentitzea. Baina egoera hori gertatzen bada eta beldurrak hilabetetan irauten badit, estresaren lotura hori ezabatzen saiatu beharko genuke bide neuroemozionalekin, puntu erreflexu neurobaskularrekin eta etxean ere indartu genezake lore esentziekin eta abarrekin.

Nahasia eta makal sentitzen zaren guztietan ere saio bat egin dezakezu, nahiz eta esan: “Ez dakit zer
gertatzen zaidan”. Kinesiologia teknika zoragarria da autoezagutza eta hazkunde pertsonalerako.

55 min

62 €

TXINAKO MEDIKUNTZA TRADIZIONALEKO SINDROMEEN OREKA KINESIOLOGIAREN BIDEZ

TXINAKO MEDIKUNTZA TRADIZIONALEKO SINDROMEEN OREKA
KINESIOLOGIAREN BIDEZ
Egizu kinesiologia tratamendu bat.

Kinesiologiako sistema bakar honek Kinesiologia Neuroenergetiko aurreratua eta mendebaldeko fisiologia batzen ditu Txinako Medikuntza Tradizionaleko kontzeptuekin.

Neuroenergetikoaren formatuak erabiltzen ditugu TMTaren sindrome batzuen orekatze puntu espezifikoen gainean. Horrela, energia fluxua suspertzea lortzen dugu orratzik erabili gabe.
Teknika honen bidez artatzen ditugu Yin, Yang, bero, hezetasun, haize nahiz hotz desorekak eta odol
gelditasuna, betiere TMTren ikuspegitik.

Gure egitekoa puntu horietatik estresa eliminatzea da, gorputzak bere osasuna naturalki berreskura dezan.

55 min

62 €

Abrir chat
1
¡Hola! 👋
¿En qué podemos ayudarte?