Veronica Cazalis naiz, estetizista eta kinesiologo pasionala eta bokaziozkoa.
Haurra nintzenetik izan dut oso argi nire bidea, eta esan beharra daukat senak ez zidala huts egin. Gaur egun ere maite dut zuek zaintzea eta gorputza eta bere mugimendu organikoak gero eta gehiago ezagutzea.
Era berean, asko gustatzen zait ikustea aldaketak nola islatzen diren gure estetikan, eta baita gure psikearen eragina, gure ohiturak eta zainketak ere gure ongizatean.
Kinesiologiak mugarri bat ezarri zuen gure tratamenduetan, aukera eman zigulako zuetako bakoitzarekin lankidetza estuan aritzeko eta zuen gorputzak “aukera dezan” aldiko zer tratamendu behar dituen.
Nola ez, gogotik jarraitzen ditugu berrikuntza kosmetiko, tekniko eta teknologiko guztiak, Zarauzko gure zentrora ekartzeko eta zuen neurrira pertsonalizatzeko.
Eskerrik asko posible egiteagatik!