Veronica Cazalisek sortua
Masaje moldatzaile honek laguntzen digu silueta definitzen, gantzak erretzen eta likidoak eliminatzen. Bolumen murrizketak lehenengo saiotik bertatik sentitzen dira.
Gainera, emaitzak iraun egiten du denboran, drainatzeko barne-organoak puntu erreflexu linfatikoen bidez aktibatzen baititugu.
Gorputz osoan aplikatutako mugimendu aktibo, azkar eta sakonekin egiten da, drainatze linfatikoekin eta muskulu-modelaketa sekuentziekin konbinatuta.
Olio esentzial estimulatzaileekin aplikatzen denez, oso atsegina da.
Saio bakarra egin dezakezu behar duzun guztietan, edo batzuk lotu, eragin murriztaile handiagoa lortzeko. Beste gorputz-tratamendu batzuekin ere konbina daiteke.
Ezin hobea duzu dieta, kirol-plan edo zainketa-plan baten hasieran aktibatzeko.
Ondorioz…
Galdu taila bat energia irabazten duzun aldi berean!
Oparitu aurpegiko tratamendu pertsonalizatu “nahierako” bat eta bete-betean asmatuko duzu! Geu arduratuko gara datorrenarentzako tratamendu egokiena aukeratzeaz. Kinesiologiaren bidez testatuko dugu zein tratamendu dagokion ondoen gure eskaintza zabalaren artean.
Comfort Zone
Salt Massage erritual detoxikatzaile eta suspertzailea da gorputz-adimenentzat. Masaje bikain batekin
aplikatuta eraginkorra bezain atsegina da.
Himalaiako gatzarrietan oinarritua, ezaugarri apartekoak ditu eta gatz mineralez beteta dago, batez ere
burdinaz, inolako prozesu kimikorik jasan gabe.
Salt Treatment Massage Ritual masaje terapeutikoa da eta, aldi berean, maila guztietan garbitu eta
arazten duen tratamendu bizkortzaile eta lasaigarria. Ongizate sentsazio handia sortzen du eta minak
arintzen ditu, tentsioa baretuz, metabolismoa estimulatuz eta odol fluxua hobetuz.
Mundu guztiarentzat da aproposa, baina batez ere detoxifikatu, pisua galdu eta energia berreskuratu behar dutenentzat, saio bakar bat 3 eguneko detox dieta baten eraginaren parekoa baita.
Himalaiako gatzarriekin gorputzean masajea emateaz gain, aurpegiko tratamendu bat egiten da Comfort Zoneko Sacred Nature lerro esklusiboarekin, aurpegiko eta gorputzeko azala inoiz ez bezala berrituta uzteko.
Olio esentzial Ayurvediko epelekin.
Zure gorputzerako masaje integrala, mugimendu leun eta igurtzi luze eta inguratzaileen bidez gorputza eta adimena biltzen dituena. Olio Esentzial Ayurvediko epelekin egiten dira, aldez aurretik kinesiologiarekin aukeratuak, norberaren Dosharen arabera. Zirkulazioa aktibatzen du, eta, aldi berean, efektu lasaigarria eragiten du. Bereziki egokia da tentsio muskularra, estresa eta nekea dutenentzat.
Txokolateak teobromina ugari dauka, eta tratamendu honek esfoliazioa, txokolatean biltzea eta masaje birmoldatzailea biltzen ditu. Kakaoaren partikulak erreduzitzaileak eta zelulitisaren aurkakoak dira; hau da, toxinak kanporatzen dituzte, silueta argaltzen dute eta azala nabarmen hobetzen dute. Usain gozoak gorputza eta burua erlaxatzen ditu, eta estresa kanporatzen du.
Sweda
Gorputz osoko azalerako tratamendu berritzaile eta hidratatzailea. Gorputzeko peelling sakon hau oleazio eta olio esentzial mikrokapsulatuen bilgarri batekin hidratatuz osatzen dugu, eta, hala, azalari berez dagozkion distira eta elastikotasuna itzultzen dizkiogu.
Emaztegaientzat eta gonbidatuentzat ezinbestekoa da, uda baino lehen eta ondoren; izan ere, azala garai horietan lehor egoten da, azkura izaten da eta ez da hidrataziorik egoten.
Natura Bissé
Lifting sentsoriala inoiz ez bezala gaztetzeko
Aurpegia gaztetzeko eragin handiko aktiboen eta masaje-teknika berritzaileen bidez, azala sendotzen da eta zimurrak nabarmen murrizten dira.
Luxuzko esperientzia birsortzaile eta energia emaile honek:
Kinesiologia da gure bereizgarri nagusia, zuen gorputzaren premiak zein diren identifikatu eta zuengana xume baina eraginkor iristeko aukera ematen diguna.
Gorputzak hitz egiten du, berezko hizkuntza dauka eta guk, hainbat test muskularren bitartez, “itzuli” egiten dugu informazio hori. Horrek adieraziko digu zer edo non landu gure helburua lortzeko.
Test muskular horien bidez, informazioa lortzeaz gain, gure Kinesiologia Neuroenergetikoarekin estresa askatuz goaz saio osoan zehar, puntu erreflexuetan sakatuz eta erlaxazio handia emanez.
Gainera, saio berean, emozioak erregulatzeko eragin handiko lore esentzien (Bach Loreak) testa egin dezakegu.
Probatu, harritu egingo zara!
Natura Bissé
Azala zahartu egiten da oxidazioaren eraginez. Azala higaturik baduzu, bizirik gabe, erreakzio gaitasunik gabe, ez izan zalantzarik, hau da adinaren aurkako zure tratamendua.
Cincos
Presoterapia gailu hau honako tratamendu-motetarako da egokia: zelulitisa, liposukzioaren aurrekoa eta ondorengoa, haurdunaldia eta erditu ondorengoa, zirkulazio txarra, hanka nekatuak, likidoen erretentzioa, etab.
Saioaren hasieran, sistemak masa korporala neurtzen du, trataturiko atalen tamainaren arabera, presioa moldatu eta kontrolatzeko. Ballancer sistemaren berebiziko garrantzia duen puntu honek terapia optimizatzea dakar.
Ezin hobea da Aihen gorrizko tratamendu zirkulatorioarekin edo Zelulitisaren aurkakoekin uztartzeko. Asteko saio 1 ala 2 behar diren aztertzea nahitaezkoa da, emaitzarik onena lortu ahal izateko.
Yellow rose
Urre hutsean, Zeta Proteinetan, Itsas Kolagenoaren Mikro esferetan (‘zimur-betetze’ efektua) eta kosmetologia modernoko oligo-peptidoen erabilera berritzailean dago oinarritua.
Comfort Zone
Berhidratazio, tonifikazio eta elastikotasun efektu sakona
Maskara bifasiko kontzentratua gorputzerako, tamanu olioarekin eta intxaur berdearen estraktuarekin. Erremedio bikaina ehunak elikatu, onera ekarri eta tonifikatzeko.
Tratamendu birsortzaile eta elikagarri gisa gomendatua elastikotasuna emateko, eta gorputzeko ehunentzako babes antioxidatzaile eraginkorra.
Produktua bereziki gomendatuta dago:
Azala sendotu eta elikatu egiten du, eta ildaskak oneratzen ditu.
Dagokion masaje sekuentziarekin, gorputza sakonki erlaxatzen du.
Etxean egunero aplikatu Body Strategist D-Age krema.
Tratamendu sendotzaileak konbinatzen dira batez ere Ceya Irrati-maiztasun Kapazitiboarekin —horrek talka termikoko proteina berriak aktibatzeko gaitasuna du eta, beraz, kolageno berriak sortuz sendotzen du—, eta ekintza sendogarria duen Mesoterapia Birtual Bioterekin.