Kaixo, Nora! Eskerrik asko! Zelulitisa nola kendu, zure galdera, gehien egiten dizkiguzuen galderetako bat da. Ba bai, badakigu ez dela erraza, zeren normalean zelulitis deitzen dioguna arazo plural bat da non sartzen diren odol zirkulazioa eta linfatikoa (likido erretentzioa), kolageno zuntzak, hormonak, toxinak, gantz zelulak edo adipozitoak, giharrak, etab…
Egoera bakoitzean eta pertsona bakoitzarekin desberdinak dira alderdi horietako bakoitzaren portzentaiak eta kaltearen neurriak. Kontuan izan behar dira bakoitzaren gorpuzkera, eboluzioaren denbora, etab… Aldizka zelulitis edematosoa, zuntzezkoa edo esklerotikoa deitu ohi zaio, zerk agintzen duenaren arabera, baina gehienetan “denetik pixka bat” egon ohi da.
Horregatik, gure zentroan ez dago tratamendu estandarrik. Ezinbestekoa deritzogu pertsonaren eta bere momentu fisiko eta bizitzakoaren balorazio zehatza egiteari. Hori Kinesiologian oinarrituta egiten dugu, une horretan zuretzat tratamendu egokiena zein den laguntzen digulako.
Zelulitisa kentzeko hainbat konponbide ditugu:
Muskuluen tonua errekuperatzeko dauzkagu gimnastika pasiboa kestos infragorriekin, giharretako masajeak, irratifrekuentzia, kinesiologia teknikak…
Ikusten duzunez, askotariko teknikak ditugu, arazo bakoitzarentzat aproposak, baina erantzunak izan behar du beti diziplina anitzekoa eta pertsonalizatua.
Galdera hau ere askotan agertzen da eta gure erantzun nagusia beti bera da… Ikusi egin behar!
Baina nola badakidan ez zabiltzatela erantzun horren bila, saiatuko naiz zehaztasunen bat ematen.
•Maila altuko zelulitisaren kasuan (15 urtetik gorako bilakaera eta horri lotutako alterazioak), 20 saio baino gehiago beharko genituzke, hainbat jarduera fasetan: edematosoa, zuntzezkoa, esklerotikoa eta, ondoren, birsortzailea.
Horrek, jakina, ez digu argitzen zenbat saio behar diren zehazki zelulitisa kentzeko, baina gutxi gorabeherako ideia bat egin dezakezue.
Beti bezala, diagnosi pertsonalizatua eskatzera gonbidatzen zaituztegu. Eskura daukazue eta dohainik da.
Zelulitisa ebaluatu eta kinesiologiarekin testatuko ditugu barneko premiak. Hartara, zehatz-mehatz jakingo dugu zer behar duzun; ez soilik sendatzeko, baita osasuntsu eta eder mantentzeko ere.
Baliagarria izan zaizuela espero!
Kaixo, Ander! Eskerrik asko zure galderagatik! Gai honek gaizkiulertuak eragiten ditu eta saiatuko gara zehatzak izaten % 100ean, argi gera dadin.
Laser depilazioa behin betikoa da? Ez (hau da, ezin da ziurtatu ilea betiko desagertuko denik; izan ere, gizaki garen aldetik, estimulu hormonalen eraginpean gaude, eta horrek estimulu jakin bat duen ile jakin bat birsortzea eragin dezakete). Hala ere, depilazio iraunkorra da; alegia, kasu gehien-gehienetan, depilazio mota hori egiten duten pertsonek %80-90 gutxitzen dute ilea, eta normalean urtean behin egin beharreko mantenimendua besterik ez dute behar ondoren.
Horregatik uste du jende gehienak laser bidezko depilazioa behin betikoa dela.
Espero dut zure zalantzak argitu izana!
Galdera honi zatika erantzungo diot.
Lehenengo eta behin, sekula ezin da bermatu depilazio bat behin betikoa izango denik. Berma daiteke ilea galtzen dela %80-90ean kasu gehienetan, baina guretzat depilazio iraunkorra da, ez erabatekoa, batzuetan urtean behin errepasoa egin behar izaten baita.
Bestetik, galdetzen duzuenean zenbat saio behar diren behi betiko depilazioa egiteko, erantzuna da: “Ikusi egin behar! Kontuan izan behar baitira pertsona bakoitza, adina, baldintza hormonala, ile-bilo mota, etab…”.
Bai, lasai, badakit erantzun hori ez zaiola gustatzen inori. Beraz, batez besteko saioen estandarra emango dizuet. Baina argi eta garbi utzi nahi dut ez dela saio kopuru itxi bat.
Normalean 4-6 saio behar izaten dira eta, kasu berezietan, 8 ere bai, baina ez da ohikoa. Horrekin amaitutzat ematen da tratamendua. Ondoren, urtean saio 1 edo 2ko mantenimendua behar izaten da. Bitarte horretan apenas hazten da bilorik.
• Kontsulta gehiago badituzu eta helarazi nahi badizkiguzu, idatz iezaguzu info@veronicacazalis.com helbidera eta zure zalantzak argitzen saiatuko gara.