Noiz jakin dezaket tratamendu Indartzaile bat behar dudala?
Organismoa barrutik orekatzeko aparteko premia duzun bakoitzean beharko duzu:
Adibidez, aurpegiko tratamendu bat egiten badut bereziki nekatuta nagoen egun batean, Biomagnetismo-indartzaile bat gehitu dezaket begi inguruetan, eremu hori arindu eta kongestioa kentzeko, eta, aldi berean, gorputza erlaxatzeko ahalik eta lasterren erregula dadin.
Tratamendu neurolinfatikoak ere egin daitezke, desintoxikatzeko premia badut, edo neurobaskularrak, estresak eragindako blokeoa izanez gero. Gainera, bizkarra lasaitzeko masajea eska dezakezue edo sabelaldea mugitzekoa heste-igarotzeari laguntzeko.
Gorputzak adieraziko dizu; zuk esan zer behar duzun eta guk Kinesiologia baliatuko dugu zu testatu eta zer indartzailerekin lagundu jakiteko.
Hona zuretzat daukagun INDARTZAILE sorta:
- Biomagnetismoa
- Neurolinfatikoak
- Neurobaskularrak
- Lore Esentzien bidezko Testatzea
- Sendabide naturalen bidezko Testatzea
- Masaje erreflexogenoak
- Neas, orratzik gabeko akupuntura
- Bizkarra askatzeko masajea
- Sabelaldea irekitzeko masajea
Eska ezazu zure ongizaterako “zerbait gehiago” behar duzula sentitzen duzun bakoitzean.