EDERTASUN JASANGARRIA

EDERTASUN JASANGARRIA

Guretzat edertasun jasangarriak bi alderdi ditu:

  1. Ingurumena errespetatzen duten eta haren berritzeko ahalmenaren gainetik ustiatzen ez duten kosmetikoak, elikagaiak eta baliabideak erabiltzea.
  2. Gure gorputzak energia/esfortzua/dedikazioa leher egin gabe baliatzeko duen gaitasuna, eta, epe labur-ertainean, onura energetikoa, fisikoa edota emozionala lortzea.

Hona adibide batzuk:

Ekoizpenaren arloan erraz neur daiteke jasangarritasuna, eta gurekin lan egiten duten enpresek konpromisoa dute beren ekoizpen-prozesuan ez kutsatzeko, errekupera daitekeen energia baino gehiago ez erabiltzeko, hondakin toxikorik ez isurtzeko ingurumenera eta animaliekin esperimenturik ez egiteko.

B Corporation ziurtagiria duen Comfort Zone enpresarekin ere lan egiten dugu. Horrek esan nahi du, berreskura daitekeena baino gehiago ez gastatzeaz gain, zuhaitzak landatzeaz arduratzen direla. Gainera, energia berriztagarrietan eta kontsumitzen dutena baino energia gehiago sortzera bideratutako beste batzuetan inbertitzen dute.

Maila pertsonalean zailagoa da hori neurtzea. Esan dezagun garrantzitsuena helburu egingarriak planteatzea dela, epe ertain eta luzera mantendu ahal izango direnak, maila fisikoan edota animikoan higadura handiagorik sortu gabe.

Adibidez, Gabonetan gehiegikeria handiak egin baditut, eta, orain, horiek guztiak bat-batean konpentsatu nahian, baraualdiak eta kirol asko egitea erabakitzen badut, hainbeste energia gastatuko dut helburua lortzeko, ezinezkoa baita ahaleginari eustea. Eta, organikoki, jipoia emango diot nire gorputzari, eta nekez sendatuko da, batez ere lanarekin, estresarekin, elikadura txarrarekin konbinatu behar badut, edo, besterik gabe, hain gaztea ez banaiz…

Leher eginda amaituko dut, “beste porrot” batek gogogabetuta, eta litekeena da horrek bultzatzea tripa-festak egitera edo telebistaren aurrean burua tuntuntzera, konponbide gisa.

Horregatik, gure zentrotik jasangarritasunaren alde egiten dugu alderdi guztietatik.

Gure aholkuak?

Entzun zeure buruari. Gorputzak esango dizu ondo zabiltzan edo ez. Hori bai, hartu denbora zeurekiko konektatzeko eta benetan entzuteko, astean behin gutxienez.

Ez utzi berehalakotasunak eragin diezazun. Adibidez: elikadura zaintzen hasten banaiz buruko mina izan dezaket lehenengo egunetan, desintoxikazioaren eraginez; ondo nabilen baloratu ahal izateko, 15-30 eguneko epea hartu behar dut, jakiteko on egiten didan edo kalte.

Bilatu laguntza edo babes emozionala. Gure ohitura txarrak, askotan, konpentsazio emozionalei lotuta egoten dira.

Maita zaitez zaintzeko beste. Norberagatik ahaleginak egitea da jasangarritasun seinalerik onena. Zeuregan inbertitzea/sinestea da.

Saritu zure lorpenak eta ikasi akatsetatik. Aurrera positiboki egiteko modu bakarra da.

Teoria hori guztia baldin badakizu, baina hala ere kosta egiten bazaizu zeure bide jasangarria topatzea, galdetu guri. Adituak gara Kinesiologia bidezko diagnostikoetan eta estresa askatzeko tekniketan. Zeu hobeto uler zaitezen lagunduko dizugu.

Hitzordu edo kontsultetarako WhatsAppa: 695 70 09 21

Maita zaitez, zaindu eta ez utzi zeure burua gerorako!

 



Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento y la acepta nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Abrir chat
1
¡Hola! 👋
¿En qué podemos ayudarte?