AZAL SENTIKORRA; AZAL ERREAKTIBOA

AZAL SENTIKORRA; AZAL ERREAKTIBOA

Hainbat aldiz entzuten dugu gure lanean: “Izan ere, oso azal sentikorra daukat!”.

Eta hori kasu batzuetan bakarrik da egia.

Gaur saiatuko gara azal sentikorra eta azal erreaktiboa nola desberdindu azaltzen. 

Sentikortasunaren definiziotik hasiko gara: “Organo sentsorialen bitartez —adibidez, azalaren— barruko zein kanpoko aldaketak sumatzeko gaitasuna da”.

Alegia, hutsaren hurrengoa… ezta?

Kontua da azala dela gure gorputzeko organo handiena eta bukaera sentsorial gehien dituena, eta, hiztegiko definizioan dioen bezala, barruko zein kanpoko estimuluak sumatzen ditu.

Laburbilduz, gertatzen zaigun guztia adierazten du, barruan izan barruko eragileen ondorio izan (elikadura, emozioak, hormonak…) edo kanpoan kanpokoena (haizea, hotza, beroa, erradiazio elektromagnetikoak, klima aldaketak, etab…). 

Hori antzekoa da azal sentikorretan eta erreaktiboetan, baina tratamenduak askotarikoak dira; horregatik, bereizi egin behar dira batzuk eta besteak.

Azal sentikorra

Azal mota hau, bere ezaugarriengatik, finagoa da eta nerbio-errezeptoreak “axal-axalean” egoten dira. Gainera, ia beti alipikoa izaten da, hau da, oso koipe gutxikoa, eta hidratazioa eta elastikotasuna ere gutxituta izaten ditu.

Askotan, hain finak diren azal hauek gorriuneak edo kuperosiak ere izaten dituzte, odol hodiak gardendu egiten baitira. Eta elastikotasun handirik ez dutenez, askotan apurtu egiten dira eta zaintxoak edo telangiektasiak eratzen dituzte.

Hori larriagotu egin daiteke hantura/infekzioa izateraino. Kasu horretan, Rosazeaz hitz egingo genuke, batzuetan antibiotikoak behar dituen patologia.

Azal mota hauen berezitasun bat da, gainera, kosta egiten zaiela produktu aktiboak onartzea. Nolabait azaltzeko, urdail txikia duen norbaitek janaldi handi bat egingo balu bezala da. Argi dago ez liokeela on egingo. Bada, azal hauei, berdin: nutrienteak eman behar zaizkie etengabe, baina dosi txikitan.

Hobe da kosmetika hipoalergenikoa erabiltzea, odol-hodien propietate hezegarri, antioxidatzaile eta elikagarriak dituena.

Azal hauei mantentze-lan zorrotza egin beharko zaie etxean, baita kabinako tratamenduak ere, urtaro aldaketetara hobeto egokitzeko.

Azal erreaktiboak

Izenak adierazten duen bezala, azal mota honek neurriz gain eta modu negatiboan erreakzionatzen du edozein estimuluren aurrean, izan kanpoko faktore klimatikoak, izan kosmetikoak, izan elikagaiak edo egoera emozionalak.

Ezaugarri hori edozein azal motarena izan daiteke, bai koipetsuena, lehorrena, sentikorrena… berdin dio. Zerikusi handiagoa du sistema immunearekin eta azaleko nerbio sistemarekin, azal motarekin baino.

Beste ezaugarri bat aldizkakotasuna da. Erreakzioak ez dira berdin gertatzen urte osoan, boladaka nabaritzen dira; batzuetan urtaro aldaketei lotuta daude (udaberrian gehiago alteratzen da azala) edo egoera emozionalei (nahigabeak tarteko, alteratu egiten da), eta elikadurak eta/edo atsedenak ere eragin handia dute.

Kontu handiz tratatu beharreko azalak dira. Substantzia oxigenatzaileak, lasaigarriak eta hidratatzaileak eman behar zaizkie, baina baita sistema immunea hobetzeko aktiboak ere, hala nola B taldeko bitaminak, Q10 koentzima eta erantzun immunitarioa hobetzen duten beste neuropeptido batzuk.

Bi azal mota horiek antzekoa duten ezaugarri bat da kosmetikoa aldatu beharra, zeren eta, sekuentzialki hainbat elikagai mota ematen ez badizkiegu, ahuldu egiten baitira, nolabait. Eguzki-babesa negoziaezina da urte osoan.

Asmatzeko, saio/hutsegite klasikoa egin dezakegu, eta probatuz joan, Asmatze aldera, ohiko saio-eta-hutsegite probak egin ditzakegi edo produktu kosmetikoak Kinesiologiarekin testatu, une bakoitzerako kosmetiko egokia hautatzen lagunduko diguna.

Zure azalari buruz gehiago jakin nahi baduzu edo zalantzak badituzu, eskatu diagnostikoa egiteko hitzordua, zalantzarik gabe.

WhatsApp: 695 70 09 21

Zaindu, maita zaitez eta… Ez utzi zeure burua gerorako!



Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento y la acepta nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Abrir chat
1
¡Hola! 👋
¿En qué podemos ayudarte?