IPINI SASOIAN ZURE NI BERRIA! ZAINDU GORPUTZA

IPINI SASOIAN ZURE NI BERRIA! ZAINDU GORPUTZA

Maiatzean gaude eta ia guztiok sentitzen dugu gorputza hobetzeko premia. Horregatik, ezin gara egon gorputz zainketak proposatu gabe. Beraz, hemen daukazue gure  zaindu zure gorputza jada klasikoaren edizio berri bat.

Litekeena da jada hasita egotea elikadura zaintzen, neguan baino ariketa fisiko gehiago egiten; azken finean, zeure burua zaintzen, baina… Zer gertatzen da hor duzun eremu horribilis horrekin, egiten duzuna egiten duzula, ez mugitu, ez hobetu eta, batzuetan, zaintzeko ahaleginean etsitzera zaramatzana ez duzulako emaitzarik ikusten?

Bada, ene maiteak, horrek izan behar luke gure aliaturik onena, honako egiak esaten dizkiguna: “Nekatuta zaude, zure zirkulazioak ezin du gehiago, hemen inflamazio handia dago, estresa arindu beharko zenuke eta elikadura eta atsedena hobetu”. Azken finean, esaten diguna da: “Mesedez, zaindu nazazu gehixeago!”.

Baaai, badakigu ez daukagula denborarik, ezta bizimodu errazik ere egunerokotasunean. Kontua ez da matxakatzea, guztiz kontrakoa baizik, laguntzak eta aliantzak bilatu behar dira lehentasuna duten helburuak ondo enfokatu eta hobetzeko.

Beti bezala, eta lehenengo, gonbidatzen zaituztegu begirada bat ematera zuen estresari, bizi erritmoari, antsietateari edota proiektu bati ekiteko jarrerari. Gauzak obligazioz eta desesperatuta egiteak porrotera garamatza ia beti. Horregatik, besterik gabe, gera zaitez eta behatu zeure buruari. Ezin baduzu zeure estresa kudeatu, onena hortik hastea.

Gure zentroan erreminta asko ditugu laguntzeko, batez ere estresaren kontrako kinesiologia saioak eta horiei dagozkien lan neuroemozionalak. Oso lagungarriak dira, baita ere, Bach Loreen esentziak edo Tri-Unitatea, puntu erreflexu neurobaskularrekin egiten den lana… Alegia, espezializatu egin garela erreminta horietan, ikusten dugulako gero eta beharrezkoagoak direla. Dena den, litekeena da lagungarria izatea zuretzat aire librean ariketa gehiago egitea edota… lagunekin geratzea kafea hartzeko!

Beste kontu bat da gure autoirudia, baina horretaz hitz egin genuen iazko zaindu zeure gorputza atalean. Beraz, nahi baduzue, eta ez errepikatzeko, lotura honetan berrirakur dezakezue: https://www.veronicacazalis.com/cuida-tu-cuerpo/

Bueno, orain bai bietz! Ikus dezagun zer egin dezakegun gorputzean dauzkagun eremu zail horiei laguntzeko. Batez ere zainketa handia behar dute. Horregatik sortu dugu 5 saioko planen edizio berria eremu bakoitzarentzat berariazkoa. Hauek dituzue:

 

Aldakak/Izterrak:  Alde hori hormonen oso mendekoa da, bereziki estrogenikoa baita; horregatik, emakume gehienok sentitzen dugu nola bolumena aldatu egiten zaigun zikloaren arabera. Gainera, toxinak eta zelulitisa metatzeko joera du gorputzalde horrek, hor zirkulazioa eta linfa gelditu egiten baitira.

Horregatik, gure proposamenean sartzen dira Contour Masajea ehunak mobilizatu eta desintoxikatzen laguntzen duen tratamendua, eta Bagni di Montalccino, toxikotasun hori guztia eta gantza drainatzen dituena. Horrekin, zelulitisaren itxura hobetzen duten tratamenduak konbinatzen ditugu, hala nola Evolution, ehuna asko “leuntzen” laguntzen duena.

 

Sabelaldea/Alboak: Inguru horrek zerikusi handiagoa du gorpuzkerarekin, Progesterona hormonarekin emakumeengan eta Androgenoekin gizonengan. Ezaugarri nagusia gantz pilaketa du, batez ere gantz zuri mota bat, arrea ez bezala, metabolizatzeko zailagoa dena; horregatik, pertsona askok esaten dute: “Argaldu arren, tripako bolatxoa berdin geratzen da.

Horregatik, berriz ere, hasi Contour Masajearekin eta Whater Lípids tratamendua eta Irrati-maiztasuna konbinatzen dituen gure proposamen gidatua bultzatzen dugu, bi ekintza batean, gantz hori “bioerabilgarri” egin eta eguneroko kontsumoan erabili ahal izateko. Hori Thalasso eta Evolution tratamenduekin konbinatzen dugu, metabolismo lokala aktibatu eta ehuna hobetzen baitute.

 

Besoak: Besoetan gehien eskatzen diren tratamenduak barnealdea sendotzekoak dira. Inguru hori, ezinbestean, “erori” egiten da adinarekin, eta estimulu handia behar du kolageno ehuna “forma onean” mantentzeko.

Kasu batzuetan, besoak “puztuta” eta bolumen handiarekin agertzen dira. Hori gehiago izaten da arazo linfatikoa, eta, batez ere, konpresio handiko bularretakoak behar dituzten emakumeetan gertatzen da, besapeko drainatzea blokeatzen baitzaie. Batzuetan adipositatea ere izaten da alboetan, besapeen azpian.

Hala, biguntasuna denean, Kolageno eta Elastina berria garatzeko produktu induktorearekin tratatzen dugu, ehuna birsortzeko eta “itsatsita” mantentzeko, eta hantura denean, berriz, metabolismoa eta drainatzea aktibatzeko produktuarekin.

 

Bularrak/Eskotea: Eremu hau gorputzeko delikatuenetako bat da eta arreta sendogarri handia behar du, eskoteko kolagenoaren kalitatea eta kapilarrak hobetzeko. Hemen tratamendu esklusibo hau erabiltzen dugu: Natura Bissé etxearen V-Neck lepoko eta eskoteko ehuna hobetzeko, eta horrekin konbinatuta Tonua + Infragorri Urruneko tratamendu saioak, gehi Bularrak Sendotzeko Masaje Pneumatikoa.

 

Zure arazoa muskulu-tonurik eza bada, aurten EmSlim &Tonerekin konbinatzeko aukera eskainiko dizugu; osagarri ezin hobea da eremu espezifikoetako muskulatura lantzeko. Hemen duzu informazio gehiago: https://www.veronicacazalis.com/emslim-tone-novedad-en-veronica-cazalis-descubrelo-aqui/

 

Laburbilduz, tratamendu horiek osagarri ezin hobeak dira kirolerako, argaltzeko dietei laguntzeko edo genetikoki blokeatzeko joera duten aldeak zaintzeko.

Gainera, hartzeko oso-oso atseginak dira guztiak, eta une oro senti dezakegu: zaindu nazaten uzten dut eta plazera da.

 

Zure kasua ez bada horietako bat, baina maila horretan laguntza behar duzula sentitzen baduzu… ez izan zalantzarik. Deitu iezaguzu eta eskatu diagnostikorako hitzordua 695 70 09 21 telefonoan, doakoa da.

 

Maita zaitez, zaindu eta… Ez utzi zeure burua gerorako!



Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento y la acepta nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Abrir chat
1
¡Hola! 👋
¿En qué podemos ayudarte?