ZAINDU ZURE GORPUTZA

ZAINDU ZURE GORPUTZA

Badakizu inkesten arabera pertsona gehienak ez daudela pozik beren gorputzarekin?

Eta horrek egoera emozionalari eta harremanei eragiten diela?

 

 

Ba bai, oro har, mespretxatu egiten dugu gure gorputza, edo, gutxienez, haren zati bat.

Bereziki, gure anatomiatik “desagertzea” gustatuko litzaigukeen zenbait zonalderekin egiten dugu hori; bereziki aldakekin, izterrekin, triparekin, besoekin edo hankekin. Gutxietsi egiten dugu gainerakoak baino zatartxoagoa den alde hori.

Kontua da zenbat eta gehiago “mespretxatu” gure gorputza, orduan eta gutxiago zaintzen dugula.

Eta zer lortzen dugu horrekin?

Ia beti, zerbait kronifikatzea, gure neurologia horretara bideratzen baitugu, baina konponbiderik edo zainketarik eman gabe, mespretxatu besterik ez…

Honelako esaldiek…

“Hanka fofoak ditut”, “Txitxi madarikatu hauek”, “Nire besoek blandiblua dirudite” eta esaten ditugun beste konplimendu batzuek ez digute batere laguntzen, eta disoziatutako gorputz egoeran jartzen gaituzte; alegia, tratatzeko zaila.

 

 

 

Zer proposatzen dugu guk?

Lehenik eta behin, Onartzea, daukagun gorputz osasuntsua eskertzea, eta, bigarrenik, Behatzea: “Zer behar dut hobetzeko!”, zeren, atalen bat makalago badago edo itxura txarragoa badu, laguntza gehiago behar duelako da, besterik gabe.

Gure arazo estetikoen oinarrian egoten den arazoa da hainbat funtzioren moteltzea —funtzio organikoak, zirkulazioa, gantzen metabolismoa, azukreen metabolismoa— toxina eta hormonen eragina, gehiegizko oxidazioa, etab… Hori guztia, askotan, estresak eragina da.

Geure burua zaintzeak ehunen osasuna ahalik eta gaitasun handienean mantentzea eskatzen du. Horregatik, zure joera zein den begiratzera gonbidatzen zaitugu, zure gorputza non “trabatzen” den ikustera. Eta gogorarazten dizugu zonalde horrek arreta eta zainketa pixka bat handiagoa beharko duela beti.

Gainera, honelako baieztapen positiboak egin ditzakegu: “Bai, hauek nire hankak dira! Ibiltzeko balio didate, eta egun osoan gorputzari eusten diote; beraz, gorputzeko beste atal batzuk baino gehiago sufritzen eta puzten dira. Eskerrik asko zuen ahaleginagatik! Gaurtik aurrera, behar bezala zaintzeko hitza ematen dizuet”.

Hori gure anatomiaren atal bakoitzera eraman dezakegu eta dinamika bera aplikatu: daukagun gorputza eskertu eta, ondoren, haren alde zer egin dezakegun ikusi.

 

 

Zeuen buruak zain ditzazuen, gu bitartekoak jartzen ahalegintzen gara. Hala, berariazko planak sortu ditugu askotan “gorroto” dituzuela esaten diguzuen gorputzeko atal horietarako.

 

Errefusatuenak hankak eta tripa dira, eta ondoren besoak… Horregatik sortu ditugu Zainketa Packak atal horietarako, eta hemen azalduko dizuegu zergatik.

 

 

 

 

 

Aldakak / Izterrak

Alde hori hormonen oso mendekoa da, bereziki estrogenikoa baita; horregatik, emakume gehienok sentitzen dugu nola bolumena aldatu egiten zaigun zikloaren arabera. Gainera, toxinak eta zelulitisa metatzeko joera du gorputzalde horrek, hor zirkulazioa eta linfa gelditu egiten baitira.

Horregatik, toxina horiek eta zirkulazioa mobilizatzeko tratamenduak sartzen dira gure proposamenean, esaterako Bagni di Montalccino, eta, horrekin konbinatuta, zelulitisaren itxura hobetzen duten tratamenduak, hala nola Evolution, ehuna asko “leuntzen” laguntzen baitu.

 

Sabelaldea / Alboak

Inguru horrek zerikusi handiagoa du gorpuzkerarekin, Progesterona hormonarekin emakumeengan eta Androgenoekin gizonengan. Ezaugarri nagusia gantz pilaketa du, batez ere gantz zuri mota bat, arrea ez bezala, metabolizatzeko zailagoa dena; horregatik, pertsona askok esaten dute: “Argaldu arren, tripako bolatxoa berdin geratzen da”.

Horregatik, berriz ere, Whater Lípids tratamendua eta Irrati-maiztasuna konbinatzen dituen gure proposamen gidatua bultzatzen dugu —bi ekintza batean—, gantz hori “bioerabilgarri” egin eta eguneroko kontsumoan erabili ahal izateko. Hori Thalasso eta Evolution tratamenduekin konbinatzen dugu, metabolismo lokala aktibatu eta ehuna hobetzen baitute.

 

Besoak

Besoetan gehien eskatzen diren tratamenduak barnealdea sendotzekoak dira. Inguru hori, ezinbestean, “erori” egiten da adinarekin, eta estimulu handia behar du kolageno ehuna “forma onean” mantentzeko.

Kasu batzuetan, besoak “puztuta” eta bolumen handiarekin agertzen dira. Hori gehiago izaten da arazo linfatikoa, eta, batez ere, konpresio handiko bularretakoak behar dituzten emakumeetan gertatzen da, besapeko drainatzea blokeatzen baitzaie. Batzuetan adipositatea ere izaten da alboetan, besapeen azpian.

Hala, biguntasuna denean, Kolageno eta Elastina berria garatzeko produktu induktorearekin tratatzen dugu, ehuna birsortzeko eta “itsatsita” mantentzeko, eta hantura denean, berriz, metabolismoa eta drainatzea aktibatzeko produktuarekin.

Aukeratu ditugun tratamenduak, gainera, Irrati-maiztasunarekin eta Infragorri Urrunekoarekin konbinatzen dira. Bi korronte mota horiek larruazala sendotu eta gantzak murriztea estimulatzen dute.

 

Laburbilduz, tratamendu horiek osagarri ezin hobeak dira kirolerako, argaltzeko dietei laguntzeko edo genetikoki blokeatzeko joera duten aldeak zaintzeko.

 

Gainera, hartzeko oso-oso atseginak dira guztiak, eta une oro senti dezakegu “zaindu nazaten uzten dut eta plazera da”.

 

Zure kasua ez bada horietako bat, baina maila horretan laguntza behar duzula sentitzen baduzu… ez izan zalantzarik, deitu iezaguzu eta eskatu diagnostikorako hitzordua 695 70 09 21 telefonoan, doakoa da.

Maita zaitez, zaindu eta… Ez utzi zeure burua gerorako!

 

 

 

 



Abrir chat
1
¡Hola! 👋
¿En qué podemos ayudarte?