EMSLIM & TONE, BERRIKUNTZA VERONICA CAZALISENEAN, DESKUBRITU HEMEN
Zer da EmSlim & Tone?
Irtenbide ezin hobea da gorputza suspertzen laguntzeko, batez ere guztiok gure fisonomiagatik ditugun “gune zail” horietan.
HIFEM teknologia erabiltzen duen tresna bat da; alegia, intentsitate handiko teknologia elektromagnetiko fokalizatua.
Korronte horrek gorputzari forma emateko esperientzia tekniko berri bat eskaintzen du, bere uzkurdura supramaximalei esker.
Hain zuzen ere, uzkurdura supra maximoetan jarritakoan, muskulu-ehuna baldintza horretara egokitzera behartuta dago.
Ideia bat egiteko, 30 minutuko saio bat 10.000 eta 30.000 abdominal egitearen parekoa litzateke. Horrek bere eraginkortasunaren berri ematen digu.
Gailua ez da inbaditzailea, segurua da eta ez du minik ematen; arroparen gainean jarrita ere erabil daiteke.
FDA eta CE erakundeen nazioarteko ziurtagiria lortu du, eta haren segurtasun eta eraginkortasunak oso onespen handia dute.
Nola jokatzen du?
Manipuloen bidez, uhinak 8 cm-ko sakoneran sartzen dira, eta muskuluak etengabe hedatzea eta uzkurtzea eragiten dute, maiztasun handiko limiteko entrenamendua lortzeko, eta, hala, muskuluak indartzea eta haztea.
Indarra eta garapen muskularra lortzen dira, eta, gainera, gantza erretzen da; izan ere, uzkurdura supra maximo horiek egiteko erabiltzen den “erregaia” eragiten den tokiko koipea bera da.
Beraz, HIFEM teknologiak gantza murriztea lor dezake, eta, aldi berean, muskuluak hobetzea eta handitzea.
Nolakoa da saio bat?
(Galdeiguzu zure kasua, kontraindikaziorik balego baztertzeko)
1- Tratatu beharreko gunea, muskulua bera eta gantza nolakoak diren baloratzen dugu.
2- Kinesiologiarekin testatzen dugu tratatu beharreko eremuko muskulu bakoitzean gorputzak duen erantzuteko gaitasuna. Beharrezkoa bada, puntu erreflexuekin edo kinesiologiako konexio teknikekin zuzenduko dugu. Atal hau BALANCE deitzen da, eta Veronica Cazalisek du esklusiba.
3- Erabili beharreko manipuloa/manipuloak aukeratu egiten ditugu.
4- Programa aukeratzeko, kontuan hartzen ditugu gihar klasea, gantza kopurua, gunea, bezeroaren ohiturak… eta, normalean, progresioan joango gara:
- Oinarrizkoa, hasiberrientzat.
- Egokitzapen lanketa.
- Hasierako entrenamendua.
- Entrenamendu aurreratua.
- Entrenamendu profesionala.
5- Korrontea gradualki aplikatzen dugu.
6- Saioa astean 2 aldiz errepikatuko da, 4 saiotik 8ra bitartean egingo dira, eta gehienez 20 minututik 30era iraungo du (BALANCEaz gain).
Zer igarriko dut?
Lehenengo, zure sistema muskularra aktibatuko dugu: “Zure giharrak burmuinarekin konektatuko ditugu”, Kinesiologiarekin. Hor erlaxatuta sentituko zara, energia sentituko duzu. Zure puntu erreflexuak aktibatuko ditugu.
Gailuarekin eginiko saioa atsegina da, sentituko duzu zure giharrek “bakarrik dihardutela lanean”, leun-leun. Intentsitatea gorabehera, oso atsegina da jasotzeko.
Saioaren ondoren, sentituko duzu eremua “landu duzula”, ohiko ariketa saio trinko baten ondoren bezala.
Gauza bereziren bat egin behar dut?
Gorputzean metalezko piezaren bat baduzu, kontrakturarik, botikaren bat hartzen baduzu, sukarra baduzu edo edozein ondoez, jakinarazi guri!
Jakinarazi hilekoarekin bazaude ere, ez baita komeni egun horietan estimulatzea.
Saioa baino ordubete lehenago gutxienez, ez jan. Aldiz, saioaren ondoren, utzi 30 minutu inguru eta, gomendatzen dizugu likido ugari edatea eta otordu proteinadun bat egitea —izan proteina animalia jatorrikoak edo begetalak—, gorputzari gihar berria “sortzen” laguntzeko.
Gainerakoan, bizimodu normala egin.
Lan muskular honek giharrak hobetzen eta orekatzen lagunduko dizu, eta indartu egingo zaitu eguneroko jardunerako.
Info gehiago eta prezioak hemen: https://www.veronicacazalis.com/?page_id=40979
Edozein zalantza duzula, jarri beti gurekin harremanetan.
Maita zaitez, zaindu eta… Ez utzi zeure burua gerorako!