IRAILA, HELBURUA NEU!

IRAILA, HELBURUA NEU!

Iritsi da iraila… eta, jende askorentzat, amaitu dira oporrak eta beste etapa bat hasten da: lanaren egunerokotasuna, ikasketak eta opor osteko depresioa!… Ala agian ez?

Zeren…

-Lanera itzuliko gara lana daukagulako…

-Ez gara errutinazaleak, baina gure gorputzari primeran datorkio…

-“Tentazio” gutxiago ditugu eta denbora gehiago geure burua zaintzeko…

-Estudiatzeko zortea daukagu…

Ikusten duzue nondik goazen, ezta?

-Ez utzi buruak atsekabetasunera eta iluntasunera eraman zaitzan. Errutinara itzultzeak baditu abantailak ere: izugarri laguntzen du norbere burua zaintzen, eta horrek fisikoki hobeto eta oreka mental handiagoan egoten laguntzen du.

Beraz, gure proposamena argia da.

Hasi etapa hau HELBURUA NEU! izanik

Antolatu zure denbora. Ezarri ohitura hobeak elikaduran, aldaketa drastikorik gabe, “garbi jan” eta listo: berehala nabarituko duzu aldea. Hori bai, gorde aisialdia zeuretzat, esate baterako asteburuetakoa, aire librea eta gogoko jarduerak aprobetxatzeko… eta… baiiii, garagardotxo batzuk barne doaz! Baina astelehenean, ordena berriro. Horrela, 5/2 arau honekin, ohitura positiboek lekua hartzen dute eta gure espirituak ez du zurruntasunik jasaten.

Kontuan hartu beharreko beste alderdi bat azalaren osasuna da. Orain, argi eta aire libreko hainbeste ordu ez dituenez izango, bere joera izango da birsortze prozesua bizkortzea, hau da, gehiago ezkatatzea. Beraz, normalean, deshidratazio handiagoa eta erosotasun falta sentitzen da, eta azala opakoagoa, bizitzarik gabe bezala.

Horregatik, garai ezin hobea da azala berritzeko tratamenduak egiteko, esate baterako Zetazko Azala gorputz Peelinga, edo zure azalari egokitutako “Nahierako” aurpegiko tratamenduak.

Horrek eguzkiaren kalteak osatzeaz gain, azala zahartzea saihesten du eta askoz denbora gehiagoan eusten dio beltzaran koloreari.

Gainera, zeure buruari oparitutako HELBURUA NEU! plan atsegingarrian sartzen da, eta plazer txikiak emango dizkizu.

Orain ariketa falta zaigu. Planteatu zer egin nahi duzun datorren denboraldian, zer eskatzen dizun gorputzak: luzaketak yogarekin, pilatesekin, masajeekin, luzatze gimnasiarekin, edo indartzea body pumpekin, zumbarekin, crossfitarekin, edo dantzatzea, edo paseatzea…

Entzun gorputzari, berak esango dizu zer behar duen, baina gero, burua erabili beharko duzu denbora antolatzeko eta errutina horiei urte guztian eusteko.

Azken finean, HELBURUA NEU! etapak egingarria izan behar du, ez da gorputza behar baino gehiago mareatu behar. Hartara, energia geldituko zaio eta gustukoen duzun gauzetan erabili ahal izango duzu.

Beti bezala, prozesu horiek egiteko laguntza behar duzula sentitzen baduzu, ongizate fisiko eta mentaleko tresna asko ditugu zure eskura, beraz…

Etapa berri on eta… Maita zaitez, zaindu eta… Ez utzi zeure burua gerorako!



Abrir chat
1
¡Hola! 👋
¿En qué podemos ayudarte?