Indartzaileak

Tresna asko ditugu zure tratamenduak indartzeko eta zeure neurrira egokitzeko.

Gorputza barnetik lantzen duten tratamenduak dira, eta gure edozein tratamendu estetikorekin konbinatuta aplika daitezke.

Egingo dugun tratamenduari 25 minutu gehitzea besterik ez da behar.

Geuk testatuko zaitugu eta esango dizugu zein den egokiena zuretzat.

INDARTZAILEAK

Noiz jakin dezaket tratamendu Indartzaile bat behar dudala?

Organismoa barrutik orekatzeko aparteko premia duzun bakoitzean beharko duzu:

Adibidez, aurpegiko tratamendu bat egiten badut bereziki nekatuta nagoen egun batean, Biomagnetismo-indartzaile bat gehitu dezaket begi inguruetan, eremu hori arindu eta kongestioa kentzeko, eta, aldi berean, gorputza erlaxatzeko ahalik eta lasterren erregula dadin.

Tratamendu neurolinfatikoak ere egin daitezke, desintoxikatzeko premia badut, edo neurobaskularrak, estresak eragindako blokeoa izanez gero. Gainera, bizkarra lasaitzeko masajea eska dezakezue edo sabelaldea mugitzekoa heste-igarotzeari laguntzeko.

Gorputzak adieraziko dizu; zuk esan zer behar duzun eta guk Kinesiologia baliatuko dugu zu testatu eta zer indartzailerekin lagundu jakiteko.

Hona zuretzat daukagun INDARTZAILE sorta:

  • Biomagnetismoa
  • Neurolinfatikoak
  • Neurobaskularrak
  • Lore Esentzien bidezko Testatzea
  • Sendabide naturalen bidezko Testatzea
  • Masaje erreflexogenoak
  • Neas, orratzik gabeko akupuntura
  • Bizkarra askatzeko masajea
  • Sabelaldea irekitzeko masajea

 

Eska ezazu zure ongizaterako “zerbait gehiago” behar duzula sentitzen duzun bakoitzean.

25 min

30€

Potenciadores Indartzaileak
Abrir chat
1
¡Hola! 👋
¿En qué podemos ayudarte?