ESTETIKA ONKOLOGIKOAN ESPEZIALIZATU GARA

ESTETIKA ONKOLOGIKOAN ESPEZIALIZATU GARA

.

Ez genuen pentsatu Estetika Onkologikoan espezializateko prestatu behar genuenik, harik eta gure bezeroekin dugun 30 urteko esperientziak haiek tratatu eta lagundu beharra erakutsi digun arte, bereziki bizitzako une zail horietan.

Egia da bezero asko zaindu ahal izan ditugula konfiantzari, komunikazioari eta hor egoteari esker: oso gainean egon gara beren azalaren eta ehunen eboluzioaren une guztiak baloratu ahal izateko.

Beti bezala, Kinesiologia izan da eta da gure aliatu harrigarria, gorputzera modu eraginkorrean eta errespetuz iristeko eta tratamenduak prozesu onkologiko mota bakoitzaren etapa desberdinetara egokitzeko.

2020ko udazkenean Estetika Onkologikoaren ikastaroa egiteko aukera izan genuen Natura Bisseren Ricardo Fisas fundazioarekin.

Zergatik egin nahi genuen?

Kasu bakoitza bakarra delako, tratamenduak eboluzionatuz doazelako eta gero nabarmenagoa delako lankidetza premia mediku/paziente/radiologo/estetizista/psikologo… eta abarren artean, eta ikastaro horrek aukera eskaintzen zigulako profesional horiei guztiei zuzen-zuzenean entzutekoa.

Azken finean, pertsonen bizi kalitatea hobetzea da kontua, izan sendatze tratamenduan zehar edo ondoren, zeren tratamendu horietako askok denbora luzez irauten duten ondorioak uzten baitituzte eta oso gogaikarriak izaten dira jasaten dituzten pertsonentzat.

Fundazioak esperientzia handia eskaintzen du, izan ere, 10 urte baino gehiago daramatza ospitaleetan zuzenean lanean eta mota guztietako ehunka paziente tratatu dituzte.

Irabazi asmorik gabeko fundazio honen historia laburbilduko dizuet.

Ricardo Fisas eta Gloria Vergés senar-emazteek Ricardo Fisas fundazioa sortzea pentsatu zuten pertsonen ongizatea hobetzeko helburuarekin; izan ere, haien esanetan:

“Gizarteari itzuli nahi diogu hark gure enpresan konfiantza jarri zuenean guri emandakoaren zati bat”.

Estetika Onkologikoa Programaren helburua da edozein pertsonak, bere baliabide-maila edozein dela ere, tratamendu onkologikoak eragindako albo-ondorioak prebenitu eta tratatu ahal izatea, bakoitzak behar duen eran eta profesionalki.

Boluntario talde zoragarriari esker lortzen da zainketak guztiz doakoak izatea jasotzen dituzten pertsonentzat, hain zuzen ere, boluntarioek esperientzia eta denbora baliotsua eskaintzen dietelako ospitaleei eta gaixoen elkarteei, jendea artatzeko hauek eskuzabaltasunez utzitako lekuetan eta Natura Bissek emandako produktuekin.

Programa honen bidez, Estetika Onkologikoari buruzko urteko ikastaro bat ere eskaintzen dute. Eta hor sartzen gara gu. 2020an gure talde osoa espezialitate horretan trebatu ahal izan genuen, eta horrek harro sentiarazten gaitu, nahiz eta beti espero dugun ez aplikatu behar izatea.

Asko ikasi dugu sendagai berriei, tratamenduei eta gorputza errespetatzen duten aktibo eta kosmetikoen aplikazioari buruz. Baina, batez ere ikasi dugu sintomak dituen pertsona dela azken erantzuna duena eta jarraitu beharreko jarraibideak markatzen dituena, bere gorputzak ahal duen edo erabaki dezakeen neurrian.

Guk prestatzen jarraituko dugu, oso garrantzitsua iruditzen zaigulako, baina horrez gain, dei bat egin nahi dugu hemendik.

Prozesu onkologiko batean bazaude eta ez baduzu atsedenik edo erosotasunik aurkitzen zure azalarentzat edo azazkalentzat, eskaiguzu aholkua. Lagin batzuk testatuko dizkizugu ondo doakizun zerbait ematen dizugula ziurtatzeko, eta, lehenengoan asmatzen ez bada, saiatzen jarraituko dugu. Edo, besterik gabe, mimoak eta estresa arintzeko premia baduzu, horretarako tratamenduak ere baditugu.

Gure leloa:

Zaindu eta maita zaitez!



Abrir chat
1
¡Hola! 👋
¿En qué podemos ayudarte?