‘Bertatik Bertara’ Esperientzia

‘Bertatik Bertara’ Esperientzia

2015 urtean zentroaren 25. urteurrena ospatu genuen.

Ez genekien oso ongi nola ospatu… eta onena gure bezeroei hitza ematea zela otu zitzaigun, norbaitek bere esperientzia propiotik zer egiten dugun azaltzea.

Eta, esan eta egin! ‘Bertatik bertara’ esperientzia abiatu genuen. Horretarako boluntarioren bat behar genuen, 2 hilabetez tratamendua jaso eta gero denoi kontatzeko.

Horrela iritsi zen Eider, ama izan berria eta langilea, bere burua zaintzeko denborarik gabea.

Lehenik eta behin, gure laguntzaile eta Nutrizio Energetikoan aditu Idoia Larrañagak azterketa egin zion eta bere bizitza-planera egokituriko Nutrizio-plan erraza proposatu zion. 3 astean zehar nutrizio-plana zorrotz bete zuen eta bolumena era ikaragarrian murriztu zuen! Hainbeste, ezen berehala hasi behar izan baikenuen ehuna berreskuratzen.

5 astean zehar, asteko 2 gorputz-tratamenduko planifikazioa egin genuen, ehuna oso ildokatua, elikatu gabea eta biguna baitzegoen.

Lanaren sekuentzia Kinesiologiarekin testaturik aukeratu genuen. Horrela, Eiderren behar organiko, energetiko eta fisiologikora egokitu ginen.

Masajeak, gorputz-tratamenduak eta aparatologia txandakatzen ditugu.

Ikus itzazue zuek zeuek emaitzak!

Eider azken emaitzak

Resultados antes y después lateral

Alboko emaitzak, lehenik eta ondoren

Resultados antes y después espalda

Alboko emaitzak, lehenik eta ondoren

Resultados antes y después estrias

Azal-ildoen emaitzak, lehenik eta ondoren

Resultados antes y después de frente

Azal-ildoen emaitzak, lehenik eta ondoren



Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento y la acepta nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies