Bereziki hanketarako

Bereziki hanketarako

Uda garai aparta da aire zabaleko bizitza egiteko, eta egun beroez eta eguraldi onaz gozatzeko.

Baina ez da hain garai ona zure hankentzat, ezta? Batez ere lanean bazabiltza.

Askotan hankak puztu egiten zaizkigu, kongestionatu egiten dira eta handitu; batzuetan zango nekatuen sentsazio gogaikarria ere izateraino.

Zergatik gertatzen da hori? Beroak dilatatu egiten dituelako iragazkorrago bihurtzen diren zainak, eta horietan plasma/linfa pilatu eta likido erretentzioa sortzen da. Hala, presioa handitzeak hankak kargatzen dizkigu, eta, ondorioz, zirkulazioak eta zelulitisak okerrera egiten dute.

Eta zer egin dezakezu hori hobetzeko? Bada, asko zaindu eta, beroaren eragin kaltegarriak arintzeko: itsasertzean paseatu, hankak goratuta hartu atseden, lana konpresio-galtzerdiekin egin eta hankei freskotasuna eta atsedena emango dieten krema lasaigarri eta benotonikoak erabili.

Hori guztia nahikoa ez bazenu, hurrengo urratsak lirateke masajeak, presoterapia eta drainatze eta zirkulazio tratamenduak. Horien funtzioa da zainen eta linfaren presioa deskargatzea eta zainen paretei mantenugaiak ematea, hainbeste karga ez daitezen. Kasu akutuetan, batzuetan, eta betiere aldez aurreko testatze kinesiologikoarekin, zirkulazioa hobetzeko erremedio naturalen bat hartzea proposatzen dugu; adibidez, mahats hazia edo formula konposatuak, Ergyven kasu.

Tira, modu asko daude uda askoz hobeto pasatzen eta arinago sentitzen lagunduko dizutenak.

Guk gure hondar aletxoa jartze aldera Bereziki hanketarako Pack berezia sortu dugu, 299 €-ko prezio berezian honakoekin:

  • 2 saio Confort Legs, zirkulatorio deskongestiboak.
  • Thalasso saio 1, bilgarri denatzaile eta antizelulitikoarekin.
  • 3 saio Ballancer presoterapia.

Uztail osoan kontrata dezakezu, uda osoan gozatzeko.

Lanean bazabiltza eta hanketatik asko sufritzen baduzu, zeuretzako plan espezifiko bat egin dezakegu. Galdetu inolako zalantzarik gabe. Kontsulta doakoa da. Hori bai, hitzordua eskatu Whatsappez: 695 70 09 21.

Sendotu aisialdiaz gozatzeko!

Maita zaitez, zaindu eta… Ez utzi zeure burua gerorako!



Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento y la acepta nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Abrir chat
1
¡Hola! 👋
¿En qué podemos ayudarte?