TIME TO DETOX!

TIME TO DETOX!

Hemen da urte berria, errutina eta, asmo on guztiak! Batez ere flakatzekoak, sasoian jartzekoak eta tope garbitzekoak. Eta horixe da jakineko “Detox” kontzeptuaren eremua.

 

Baina… zer da Detox Plana?

Ba, plan bat gorputzeko biltegietatik toxinak kentzea lehenesten duena, bereziki eremu koipetsuetatik.

Zergatik?

Izan ere, hainbeste gehiegikeria eta gero jan-edanetan, gantz gozotan, eserita egindako orduetan eta sedentarismoan, denok sentitzen dugulako gorputza garbitzeko eta toxinak kentzen laguntzeko beharra.

 

Detox kontzeptuak, hain zuzen ere, toxinak kenduz gorputzari oreka itzultzeko beharra defendatzen du.

 

Gabonen ondoren, iragazki-organo gajoak ez dira pilatuz joan garen hondakin guztiak desegiteko bideetara garraiatzeko gai; beraz, “ekonomia organikoagatik”, gorputzak biltegi-eremuetan metatzen ditu gehiegizko toxinak.

 

Esan behar da toxina horiek iragazki-organoen blokeoagatik edo saturazioagatik metatzen direla. Ikus, batez ere gibela, birikak eta giltzurrunak. Beraz, zure sistema bereziki delikatua bada zentzu horretan, agian osagarri naturalen bat behar duzu sistemari laguntzeko. Hori baloratzeko, Kinesiologia-saio bat gomendatzen dugu beti.

 

 

Toxikoen ibilbidea gorputzean:

 

Lehenengo, odolera doaz. Horregatik sentitzen gara tentelduta. Adibide tipiko bat “ajea” da. Baina hori oso arriskutsua da gorputzarentzat, bereziki burmuinarentzat, beraz…

Ordu edo egun batzuk igaro ondoren, artikulazioetan, muskuluetan eta abar pilatzen hasten dira. Beraz, urtarrilean sasoian jarri nahi dugunean, asko kostatzen zaigu, zurrunago gaudelako. Esan beharra dago toxina asko gatz moduan pilatzen direla. Metabolito horiek gure artikulazioetara botatzen ditugun “hareatxo” modukoak dira; beraz, mugitzen hasten garenean, belaunak karraskatzen sentitzen ditugu eta abar.

 

 

Aurrerago, ez badugu horrekin ezer egiten, gure ekonomia organikoak, egun gutxi batzuetan, dena gantz biltegietara eramaten du. Amonek esaten zuten: “Ez jan koipea, hor pilatzen dira-ta toxina guztiak”. Eta bai, hori hala da mundu guztiarentzat. Horregatik, gorputzetik ahalik eta azkarren ateratzen ez baditugu, gantz horiek gero eta erresistenteagoak eta desegiteko zailagoak bihurtzen dira.

 

 

Horregatik, gure zentroan urtero Detox Plan bat planteatzen dugu oporraldien ondoren. Detox 2023 honetan, Contour gure autore masaje esklusiboaren konbinazio bat sortu dugu, ehun guztiak mugiarazten dituena, sistema linfatikoen erreflexuak lantzen dituena eta drenatzen duena, zirkulazio masaje neurosedatzailearekin batera. Gure zentroko beste masaje ikoniko bat da, likidoak kanporatzeko bideak irekitzeko erabiltzen dena, Salt masaje erritualarekin batera. Horretan, Himalayako gatzak toxiko asko desegiteko bidea dira, eta eragina Detox Dieta hiru egunean egitearen parekoa da. Azkenik, gure barneko likido guztien homeostasia orekatzen laguntzen duen Oceans Marine tratamendu drenatzaile eta antizelulitikoa gehitu dugu.

 

Hori guztia, jakina, osagarri bat da zure elikadura, mugimendu eta sasoian jartzeko planerako. Eta, are gehiago, animatzen zaitugu “bad waves” (uhin txarrak), egoera eta pertsona negatibo guztietatik desintoxikatzera. Zenbat eta gehiago egon naturan, partekatu maite duzun jendearekin, hausnartu eta ahaztu pantailen, sare sozialen eta abarren esklabotza, askoz ere hobeto.

 

 

Bi mila eta hogeita hiru zoriontsua izan dezazula!

Maita zaitez, zaindu eta… Ez utzi gerorako zeure burua!

 



Abrir chat
1
¡Hola! 👋
¿En qué podemos ayudarte?