Sukaldaritza Energetikoan Master Class-a.

Sukaldaritza Energetikoan Master Class-a.

Sukaldaritza praktiko eta natural tailerrak.

 

 

Teoria denok dakigu, baina… Benetan ba al dakizu nola antolatu modu osasuntsuan elikatzeko? Plater zaporetsu eta osasuntsuak prestatzean porrot egiten al duzu? Ez zaizu errezeta berririk bururatzen?

Eman ezazu izena gure sukaldaritza energetikoan Master Class-ean.

Tailer hauetan errezetak, trikimailuak, janaria prestatzeko eta konbinatzeko moduak erakutsiko dizkizugu. Zertarako? Kontzientziaz erosteko. Janaria denbora motzean, maitasunez eta era osasuntsuan prestatzeko. Elikatzeko, zure pisua orekatzeko eta energiaz betetzeko.

Idoia Larrañagak emanak, nutrizio energetikoan espezializatua, naturopata eta iridiologoa.

Urtean 2 eta 4 tailer artean egiten dugu eta horietako bakoitza unean uneko produktuetan oinarritua egon ohi da.

A! Eta, jakina, tailerra amaitzean, prestaturiko plater guztiak dastatuko ditugu. Goxo-goxoak!

Ez duzu izena emango?



Abrir chat
1
¡Hola! 👋
¿En qué podemos ayudarte?