Ongizate-Tratamenduak

Zentzumen anitzeko tratamenduak zentzumenen, lurrinen, testuren, ukimenaren tenperaturaren… gozamenak erlaxamenduarekin eta gorputzaren zein azalaren aktibazioarekin uztartzen dituztenak dira.

 

Ukimenari esker, lana eta diagnosia une berean egin ditzakegu. Horrela, behar ezberdinetara moldatzen gara: giharreria, ehun bigunak, zirkulazioa, zelulitisa, hondakin-kanporaketa…

 

 

Tratamendu hauek saio bakarrean nahiz tratamendu-zikloetan erabili ohi dira: lehena, bere eragin erlaxagarri eta elikagarriengatik; eta, bigarrena, gorputz-eraldaketa estetikoetan duen jardueragatik.

 

 

 

corporales zarautz

MASAJE AIURBEDIKOA SWEDA PINDEKIN

Indiako errezetarik onena. Zentzumenetarako oparia! Esentzia-olio beroak uztartuta egiten da. Horien aromaterapiak zentzumenak bizkortzen ditu eta ongizate-sentsazioa dakar.

  • Pilaturiko energia mugiarazten du eta estresa, tentsioa eta nekea arindu.

60 min

59,90 €

Masaje relajante zarautz

MASAJE ZIRKULATORIO NEUROLASAIGARRIA

Zure gorputzerako masaje integrala, mugimendu leunez eta irristatze luze eta inguratzailez, gorputza eta gogoa uztartzeko. Esentzia-olio Aiurbediko epelekin egiten da, aurretik Kinesiologiaz hautatuak, euren Dosharen arabera. Zirkulazioa bizkortzen du eta, era berean, efektu lasaigarria du. Gihar-tentsioa, estresa edo nekea dutenentzat aproposa.

60 min

54 €

chocoterapia intensiva yellow rose zarautz

TXOKOTERAPIA INTENTSIBOA

Esfoliazioaren, estalkiaren eta teobromina ugari duen txokolatezko masaje birmoldatzailearen uztartze ikaragarria. Kakaoaren partikula murriztaile eta zelulitisaren aurkakoak toxinak deuseztatzen lagungarri dira, hala aurpegiaren ingurua murrizten nola azala hobetzen.

Bere lurrin gozoak gorputza eta gogoa erlaxatzen ditu eta estresa desagerrarazten.

60 min

64,50 €

ZELULITISAREN AURKAKO ETA ARGALTZEKO TIME-LIGHT TRATAMENDUA

In Seta

Bromelinarekin (anana) egiten den tratamendu honek hainbat printzipio aktibo uztartzen du, gantzen metabolismoa azkar bizkortzeko. Gainera, birmoldatzeko, argaltzeko eta indartzeko da baliagarria.

Parekorik gabeko arintasun- eta ongizate-sentsazioa dakar, eta, gainera:

  • Gantzak murrizten laguntzen du.
  • Zelula barruko edema murrizten du.
  • Likido-kanporaketan laguntzen du eta zirkulazio lokala hobetzen du.
  • Gantz-molekulak 1.000 aldiz murrizten ditu, bromelinaren ekintzari esker.
  • Etxean argaltzeko Time Light serum arinarekin uztartu.

60 min

64,50 €

KAFE BERDE TRATAMENDUA

Lurrin delikatuko xantina oinarri duen linea, berde eta anbar koloreko ekialdeko loreekin.

  • Drainatu egiten du.
  • Leundu egiten du.
  • Zirkulazioa suspertu egiten du.
  • Estresari aurre egiten dio.

60 min

64,50 €

HANKA NEKATUETARAKO ETA ZIRKULAZIORAKO TIME-UP TRATAMENDUA

In Seta

Aihen gorrizko tratamendu honek hanken astuntasunari, nekeari eta hanturari primeran egiten die aurre. Odol-kapilarrak lasaitu, drainatu eta babestu egiten ditu, bere hanturaren aurkako ezaugarriei zein erradikal askeen aurkakoei esker.

  • Oso egokia masaje zirkulatorio neurolasaigarriarekin edo Ballancer presoterapiarekin batera uztartzeko.
  • Etxean egunean bitan eman behar da Time Up Olio Lasaigarria.

60 min

64,50 €

tratamiento-fango-del-mar-muerto-zarautz

ITSASO HILEKO LOKATZ-TRATAMENDUA

Itsaso Hileko lokatzak 21 mineral ezberdin ditu, baita oligoelementuak ere. Hau da, 10 aldiz aberatsagoa da osagai hauetan beste itsasoetako urak baino.

  • Organismoa desintoxikatzen du, azalean barrena toxinak ateratzea lagunduta.
  • Hanturak txikitzen ditu.
  • Zelulitisaren aurkakoa eta zimurren aurkakoa da, azalari gazte eusten dio.
  • Odol-zirkulazioa hobetzen du.
  • Azala hidratatu eta elikatu egiten du. Ezin hobea azaleko gaixotasunetarako, aknea edo psoriasia, adib.
  • Gorputza erlaxatzen du eta ongizate-sentsazio atsegina dakar.

60 min

64,50 €

TIME-TONE GORPUTZ-TRATAMENDU SENDOTZAILEA

In Seta

Bere printzipio aktibo izarrari, Shii-take onddoari esker (gaztetasun eternoaren onddoa), azala zahartzearen eta azaleko ildoen errudun diren entzimak inhibitzen ditu. Gainera, aminoazidoak, oligosakaridoak eta ehunak sendotzeko beharrezkoak diren osagai guztiak ditu.

  • Azala sendotzean eta elikatzean nahiz azal-ildoen berreskurapenean egiten du lan.
  • Bere masaje-sekuentzia dela eta, gorputza sakonki erlaxatzen du.
  • Etxean eman Time Tone Serum Fluitua beharrezkoa den guneetan eta Time Tone Krema gorputz osoan.
  • Tratamendu sendotzaileak Ceya Irrati-maiztasun Kapazitiboarekin eta Sendotzeko efektua duen Virtual Biote Mesoterapiarekin uztartzen dira, batik bat. Hark talka termikoko proteina berriak bizkortzeko gaitasuna du eta, hartara, sendotu egiten du, kolageno berria sortuta.

60 min

64,50 €

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento y la acepta nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Abrir chat
1
¡Hola! 👋
¿En qué podemos ayudarte?