FHOS + PROCYON Energia zure azalarentzat

FHOS + PROCYON Energia zure azalarentzat

Atsegin handiz aurkezten dizuegu gure zentroan ezarri dugun teknologia berri bat, berezi-berezia
eta jarduteko moduan bakarra.


Berataz nola maitemindu nintzen kontatuko dizut:


Egun batean etorri zen Mariana, aspaldiko urteetan ezagutzen dudan komertziala, eta Jose
Vidalekin etorri zen, DRV markaren sortzailea. Hori ez zen berria niretzat, baina nire harridurarako,
aparatologia desberdin bat eskaini zidaten, aktiboa, berehalako emaitzekin, urte guztian
erabiltzeko modukoa, inolako minik ematen ez zuena eta, batez ere… Zelulen energia ahalmena
hobetzen zuena ARGIAREKIN! Bai, horrelaxe, letra larriekin.


Nik, jakina, entzun eta ixo, askotan aurkezten baitizkigute teknologia handiak “mirariak egiten
dituztenak”. Eta zer nahi duzue esatea. Ia beti, mirari horiek jada beste bide batzuetatik lortzen
ditugun emaitzak dira, edota oso agresiboak. Beraz, ez naiz hain erraz animatzen.
Kontua da ekipoaren funtzionamenduaren oinarri zientifikoa sakonago ezagutu nahi nuela. Hala,
Jose Vidal hasi zitzaidan azaltzen nola aurkitu zuen larruazalaren barruan produktuak
“aktibatzeko” gaitasuna, zenbait sendagairekin azterketa klinikoetan egiten zen bezala. Lortu egin
zuten eta emaitza ona izan zen. Baina, esan dugun bezala… ez jada egon bazegoena baino
hobea. Horrek ez zien etsiarazi; aitzitik, ikertzen jarraitu zuten, eta aurkitu zuten dagoen
aktibatzailerik onena Argia dela, eta, zenbat eta argi-distira handiagoa izan, orduan eta eragin
sakonagoa zuela larruazalean. Beraz, hori izan zen bikote bikainaren hasiera:
PROCYÓN argi-plataforma + FHOS Kosmetika aktibo Bioluminiszentea. Hau
da, argiarekin estimulatzen diren nanoaktiboak dira, argi atermikoaren dosi oso
altuak igortzeko gaitasun teknologiko handienarekin indartzen direnak; alegia,
berotzen ez den eta, beraz, ehunak erretzen ez dituen teknologiarekin.


Hala, azterketa independente bat egiteko agindu zuten. Azterketa “abuztuan egin zen, Sevillan!”.
Pertsona askori egin zitzaien azterketa horretatik ondorioztatu zen guztiek %97raino handitu zutela
hidratatzeko gaitasuna. Ikerketa hori bermatuta eta argitaratuta dago.
“Esperimentuaren aita” zen gizon horren suhartasunak eta azterketa independenteek bermatuta
egoteak konbentzitu egin ninduen.


Bueno, ez zuten asko tematu izan behar neuregan proba nezan, eta emaitza ikusgarria izan zen.
Lehenengo saiotik antzematen da eragina, eta 15 minutuan soilik!
Izugarri gustatzen zait mitokondrio zelularra energiaz kargatzea, hainbeste behar dugun ATPa
aktibatzea. Izan ere, egunerokoan zerbait ikusten badut, pertsona nekatuak dira azal agortuekin.
Horregatik erabaki nuen teknologia hori zuei ekartzea, pilak kargatzen laguntzeko, , lan-erritmoa
gorabehera opor aurpegia izan dezazuen, eta, batez ere, hain justukoa den gure energia
erreserba gehiago arriskuan jarri gabe.


Teknologia hau bateragarria da gure tratamendu guztiekin eta sakoneko zainketaren gure
filosofiarekin, edo nik substratu-edertasuna deitzen diodanarekin. Eragina berehala ikusten da,
baina ez da flash efektua. Metatu egiten da eta tratamendu bakoitzean oinarri handiagoa hartzen
duzu. A! Eta etxerako dagokion kosmetika bioluminiszentearekin, etxean ere aktiba daiteke Led
maskara batekin, emaitzak hobetzeko eta segida emateko.


Beraz, 2024ko apiril honetatik aurrera, gure zentroan duzue teknologia hori. Ez dizuet gehiago
esan nahi, baizik eta proba dezazuela eta zeuek kontatu niri.
Animatzen?

Maita zaitez, zaindu eta… Ez utzi zeure burua gerorako!



Abrir chat
1
¡Hola! 👋
¿En qué podemos ayudarte?