Yellow Rose
Skin Relaxant “Botox efektua”
Larruazal leun, biziberritu eta argitsu baterako zimurren aurkako tratamendua. Sinergietako osagai aktibo hautatuetan oinarritua.
Argireline delakoak (hexapeptidoa), Matrixyl-arekin batera, nabarmen murrizten ditu aurpegiko muskulu-uzkurdurak.
Osatu etxean Skin Relaxant Serum + Skin Relaxant cream.

Energy
Tratamendu birsortzaile ez-konbentzionala eta alternatiboa bilatzen duten pertsonentzat da egokia. Kremen elaborazioa medikuntza txinatarraren milaka urteko ezagutzetan oinarritzen da. Horietako bakoitzean elementuak (ura, egurra, sua, lurra eta metala) medikuntza bioinformatiboaren teknologiarik aurreratuenarekin eta fitoterapiaren, kristaloterapiaren, bioresonantziaren eta psikotronikaren ezagutzekin bat eginda daude. Hala, haren bibrazioak informazioa, oreka eta harmonia ematen dio gorputzari, eta horrek energia-egoera hobetzen du.

Yellow Rose
Larruazal oso sentikorrak eta suminkorrak dituzten pertsonentzat bereziki egokia den aurpegiko tratamendua. Yellow Rose-ren Sensitive Skin Care linea larru delikatuenak lasaitzeko, hidratatzeko eta babesteko diseinatuta dago.
Azal distiratsu, malgu eta distira bikaineko baten plazera aurkituko du. Yellow Roseko Sensitive Skin Care: zure azalak egunero merezi duen luxua.
Osatu etxean Sensitive Skin Care kosmetikarekin eta aldea sentituko duzu.

Natura Bissé
Aurpegiko tratamendu leheneratzailea. Gure gorputzeko zelulek oxigeno-maila optimoari eutsi behar diote beren funtzioak betetzeko eta birsortzeko.
