
Ezagutu Ezazu Yellow Rose
ATENASERA BIDAIATU GENUEN YELLOW ROSE KOSMETIKA-LABORATEGIA EZAGUTZEKO
Atenasetik iritsi berri eta Laborategi zoragarri hau ezagutzeaz txoratzen.
Jada maiteminduak geunden bere produktu eta eraginkortasunarekin, baina orain, hobeto ezagututa, are maiteminduago gaude.
Lau belaunalditako Kimikariak eta Kosmetologoak elkartu dira kosmetiko zoragarri hauek sortzeko, tradizioa eta berrikuntza eskutik.
Gehien harritu gaituena da, ziurrenik sekula ez dugulako horretan pentsatu, xehetasun guztietan jartzen den arreta: nazioarteko legerik zorrotzenak errespetatu; edozein produktu berriz formulatu, baldin eta aktibo eraginkorragorik edota ingurumenerako hain toxikoa ez denik topatuz gero; produktuetan jartzen den arreta maila mikrobiologikoan…
Asko ikasi dugu bisita honetan eta gure lan-filosofia sendotzeko balio izan digu: aktiborik onenen eta tratamendurik eraginkorrenen aldeko apustua egin, zuei merkatuko onena eskaini ahal izateko eta gero gure Kinesiologia Testarekin pertsonalizatu ahal izateko.