
Ezagut Ezazu Laser Depilazioa
Izan al duzu arazorik udan biloarekin? Beti depilazioaz arduratzeaz nekatuta bazaude edota depilatu ondoren dermatitisa, pikorrak… bezalako arazorik baduzu, ez izan zalantzarik, Laser Depilazioa behar duzu.
Jakingo duzunez, depilazio-mota honek biloa era progresiboan eta betiko kanporatzen du. Horretarako, argia bero bilakatzen du, biloa errotik erauzteko.
Egin iezaguzu kontsulta! Zure azalaren eta ile-motaren araberako Laser-mota aholkatuko dizugu. IPL-a zein Alejandrita Laserra ditugu. Tolerantzia-proba egingo dizugu, baita konpromisorik gabeko aurrekontua ere.
Gainera, hilero, beherapen garrantzitsuak dituen eskaintza berezia egiten dugu, eremu zehatz bati lotuta. Zuk nahi duzun eremua/atala ez badago, Egin galde! Litekeena da epe laburrean eskaintza egitea…
Gomendagarriena tratamenduak udazken-negu-udaberri tartean egitea da. Urtaro horiek dira egokienak Laser Depilazioarekin hasteko, azala beltzarandu gabe baitago eta arriskurik gabe trata baitezakegu. Horrela, ezin hobe izango zara hurrengo udarako!