Estetika Onkologikoari buruzko Jardunaldiak

Estetika Onkologikoari buruzko Jardunaldiak

2017ko ekainaren 5ean Donostian Estetika Onkologikoari buruzko II. Jardunaldiak egin ziren.

Helburuak bi dira: batetik, gorputz-irudiaren profesionalei pazienteek tratamenduetan dituzten beharren trikimailu eta berezitasunak hurbiltzea; eta, bestetik, pazienteei euren irudiari eusteko dauden baliabideak hurbiltzea.

Pazienteei eskaintzen zaizkien eremuak tailer ezberdinetan egiten dira. Horietan txandaka ibiltzen gara, denetik ezagutu ahal izateko: ileordeak, ile-eranskingintza, txano eta turbanteak, mikropigmentazioa, azalerako zainketak eta automakillajea. Tailerretara, gainera, Onkologiko bertako pertsonal sanitarioa hurbiltzen da.

Jardunaldien bigarren edizio horretan, sektoreko profesionalok pertsonal espezializatuaren, sendagileen, erradiologoen eta erizainen aholkularitza ere izan dugu. Horiek azken tratamenduek gorputzean zein eragin duten azaldu digute, tratamenduok hobeto ezagutzeko eta konpainia-zerbitzuan lagundu ahal izateko (jakina, hori onkologoaren baimenarekin egiten dugu).

Maria ezagutzeko aukera ere izan genuen. Maria prozesua pasatu duen pazientea da eta, bere ustez, berebiziko garrantzia du berriz ere erakargarri sentitu ahal izatea.

Monte Albertia eta Onkologikoari eskerrak eman nahi dizkiogu jardunaldi hauek egitea ahalbidetzeagatik eta hurrengo ediziorako gonbita luzatu nahi dugu.

 

  • Verónica Cazalisek eta Ana Olivak eginiko azalerako zaintzen tailerraren une bat.

 

 estetica oncologica 2017 yo hablando estetica oncologica 2017 chicas monte albertia y yo estetica oncologica 2017 eugenia nora y ana estetica oncologica 2017 paciente maria estetica oncologica 2017 dr alai goñi estetica oncologica 2017 enfermera estetica oncologica 2017 diapositiva



Abrir chat
1
¡Hola! 👋
¿En qué podemos ayudarte?