ESTETIKA ONKOLOGIKOAN ESPEZIALIZATU GARA
Ez genuen pentsatu Estetika Onkologikoan espezializateko prestatu behar genuenik, harik eta gure bezeroekin 30 urteko esperientziak erakutsi digun arte haiek tratatu eta lagundu beharra, bereziki bizitzako une zail horietan.
Egia da bezero asko zaindu ahal izan ditugula konfiantzari, komunikazioari eta hor egoteari esker, oso gainean, beren azalaren eta ehunen eboluzioaren une guztiak baloratu ahal izateko.
Beti bezala, Kinesiologia izan da eta da gure aliatu harrigarria, gorputzera modu eraginkorrean eta errespetuz iristeko eta tratamenduak prozesu onkologiko mota bakoitzaren etapa desberdinetara egokitzeko.
2020ko udazken honetan Estetika Onkologikoaren ikastaroa egiteko aukera izan dugu Natura Bisseren Ricardo Fisas fundazioarekin.
Zergatik egin nahi genuen?
Kasu bakoitza bakarra delako, tratamenduak eboluzionatuz doazelako eta gero nabarmenagoa delako lankidetza premia mediku/paziente/radiologo/estetizista/psikologo… eta abarren artean, eta ikastaro horrek aukera eskaintzen zigulako profesional horiei guztiei zuzen-zuzenean entzutekoa.
Azken finean, pertsonen bizi kalitatea hobetzea da kontua, izan sendatze tratamenduan zehar edo ondoren, zeren tratamendu horietako askok denbora luzez irauten duten ondorioak uzten dituzte eta oso gogaikarriak izaten dira jasaten dituzten pertsonentzat.
Fundazioak esperientzia handia eskaintzen du, izan ere, 10 urte baino gehiago daramatza ospitaleetan zuzenean lanean eta mota guztietako ehunka paziente tratatu dituzte.
Irabazi asmorik gabeko fundazio honen historia laburbilduko dizuet.
Ricardo Fisas eta Gloria Vergés senar-emazteek Ricardo Fisas fundazioa sortzea pentsatu zuten pertsonen ongizatea hobetzeko helburuarekin, zeren beren esanetan:
“Haien enpresan konfiantza izan zuen gizarteari harengandik jaso zuten guztiaren zati bat itzuli nahi zioten”.
Estetika Onkologikoa Programaren helburua da edozein pertsonak, izan ditzakeen baliabideetatik aparte, Estetika Onkologikoa Programaren helburua da edozein pertsonak, bere baliabide-maila edozein dela ere, prebenitu eta tratatu ahal izatea tratamendu onkologikoak eragindako albo-ondorioak, banaka eta profesionalki.
Boluntario talde zoragarriari esker lortzen da zainketak guztiz doakoak izatea jasotzen dituzten pertsonentzat, hain zuzen ere, boluntarioek esperientzia eta denbora baliotsua eskaintzen dietelako ospitaleei eta gaixoen elkarteei, jendea artatzeko hauek eskuzabaltasunez utzitako lekuetan eta Natura Bissek emandako produktuekin.
Programa honen bidez, Estetika Onkologikoari buruzko urteko ikastaro bat ere eskaintzen dute. Eta hor sartzen gara gu. 2020an gure talde osoa espezialitate horretan trebatu ahal izan dugu, eta horrek harro sentiarazten gaitu, nahiz eta beti espero dugun ez aplikatu beharrik izatea.
Asko ikasi dugu sendagai berriei, tratamenduei eta gorputza errespetatzen duten aktibo eta kosmetikoen aplikazioari buruz. Baina, batez ere ikasi dugu sintomak dituen pertsona dela azken erantzuna duena eta jarraitu beharreko jarraibideak markatzen dituena, bere gorputzak ahal duen edo erabaki dezakeen neurrian.
Guk prestatzen jarraituko dugu, oso garrantzitsua iruditzen zaigulako, baina aparte, dei bat egin nahi dugu hemendik.
Prozesu onkologiko batean bazaude eta ez baduzu atsedenik edo erosotasunik aurkitzen zure azalarentzat edo azazkalentzat, eskaiguzu aholkularitza. Lagin batzuk testatuko dizkizugu ondo doakizun zerbait ematen dizugula ziurtatzeko, eta, lehenengoan asmatzen ez bada, saiatzen jarraituko dugu. Edo, besterik gabe, mimoak eta estresa arintzeko premia baduzu, horretarako tratamenduak ere baditugu.
Gure leloa:
Zaindu eta maita zaitez!