Elikadura Energetikoa

Elikadura energetikoan aditua den

IDOIA LARRAÑAGArekin elkarlanean aritzen gara.  

Elikadura osasunaren oinarrizko zutabeetako bat da, eta, ondorioz, edertasunarena ere bai. Horrez gain, medikuntza prebentiboaren oinarria da.

Kontua ez da “nola edo hala” argaltzea, bizitzarako elikatzea baizik.

– VERÓNICA CAZALIS-

 

 

Jaten dugunak substratua sortzen du, eta horixe da gure funtzio guztien oinarria. Idoia Larrañagak, gure nutrizionistak, zure familiaren ordutegi eta ohiturei egokitutako menuak osatzen lagunduko dizu.

 

Hala, energia-ekarpena lortuko duzu, baita prozesu organiko eta metabolikoak hobetzea ere. Dietaren emaitza: gorputz orekatua, sendoa eta bizi-bizia.

 

 

a

Elikadura osasunaren eta edertasunaren funtsezko zutabeetako bat da, eta, gainera, medikuntza prebentiboaren oinarria. Txinako medikuntza tradizionala dugu oinarri, zeinak naturako legeak zein naturaren eta gizakiaren arteko elkarreragina dituen oinarri.    

a

Elikadura osasunaren eta edertasunaren funtsezko zutabeetako bat da, eta, gainera, medikuntza prebentiboaren oinarria. Txinako medikuntza tradizionala dugu oinarri, zeinak naturako legeak zein naturaren eta gizakiaren arteko elkarreragina dituen oinarri.    

a

Kontsultaren helburua da eguneroko bizimodurako heziketa nutrizionala sustatzea. Elikagaiak erabiltzen ikasiko dugu, gure gorputz eta bururako onuragarriak izan daitezen, eta, halaber, etxean nola jarri praktikan ikasiko dugu.

 

Idoiaren kontsulta 2 atal hauetaz osatuta dago: 

 

Diagnostiko-teknikak:

 

  • Anamnesia: diagnostikoa egiteko oinarrizko datuak biltzen dira elkarrizketa batean.
  • Iridiologia: irisa aztertuz, diagnostikoa egiten da, eta organismoaren egoera eta bere disfuntzioak ezagutzen dira.
  • Astrologia medikoa: teknika honi esker, pertsona zein unetan dagoen eta une horretan zein organo dagoen kaltetuta jakin daiteke.

 

Terapia:

 

  • Elikadura energetikoa, aurretik lortutako parametro guztietan eta oreka egokirako beharretan oinarritua.
  • Banakako beharren arabera, batzuetan bestelako laguntzak behar izaten dira, hala nola fitoterapia, homeopatia, oligoterapia, Bach loreak eta doikuntza neurologikoak.

Kontsultak ordubete inguru irauten du, eta bertan oinarrizko informazioa ematen da. Egun batzuk geroago, txosten osoa eta dieta pertsonalizatua bidaltzen dira.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento y la acepta nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Abrir chat
1
¡Hola! 👋
¿En qué podemos ayudarte?