Eguberri osteko 28 eguneko DETOX plana.

Eguberri osteko 28 eguneko DETOX plana.

 

EGUBERRI OSTEKO 28 EGUNEKO PROGRAMA’DETOX PUNTUAN JARTZEA’

 

Zertan datza? Programa zehatz honekin honakoa lortuko duzu: Pisua/bolumena murriztu.
Zure azalaren kalitatea hobetu. Hobeto elikatzen ikasi. Baina, batez ere, aldarte hobean izango zara, zeure burua gozamenez zaintzeko, zeure alde egiteko eta utzikerian ez erortzeko.

Planak 295 € balio du eta honakoak hartzen ditu barne:
1) Gorputz-masaje zirkulatorio neurolasaigarria, zure konstituzioan oinarrituriko esentzia-olio Aiurbedikoekin.*
2) CH tratamendu itzelaren saio bat, parerik gabeko gorputza desintoxikatzeko ekintza linfatikoa.*
3) Zelulitisaren aurkako gorputz-tratamenduaren saio bat Ananekin.*
4) Murrizteko eta sendotzeko Evolution gorputz-tratamenduaren saio bat.
*(Tratamendu hauetako bakoitzarekin batera zure egoera energetikoaren Kinesiologia bidezko orekatzea egiten da, eta, beharrezkoa bada, Bach Loreak, Tri-Unitate Esentziak, estresaren aurkako teknikak…)
5) Nutrizio energetikoan espezialista, naturopata eta iridiologoa den Idoia Larrañagak emango duen SUKALDARITZA ENERGETIKOAN MASTER CLASS bat. Urtarrilaren 20an egitekoa, larunbatarekin.

6) Bi taldekako-saio (urtarrilaren 27an eta otsailaren 10ean egitekoak, larunbatarekin biak, 12etan). Bertan geure burua zaintzea zergatik kostatzen zaigun aztertuko dugu, egunerokoan osasuntsu bizitzeko trikimailuak emango ditugu eta, jakina, esperientziak partekatuko ditugu. Kinesiologian aditu Verónica Cazalisek zuzenduko du.

(Gutxi gorabeherako iraupena: 60-90 min)

2018ko urtarrilaren 7aren eta 15aren artean hasiko gara, hobekien datorkizun egunean!
Erretserba ezazu zeure tokia 943 12 21 97 telefonoan.

  • Aurten ez zaituzte Eguberriek ‘harrapatuko’!

Bere burua zaintzea kostatzen zaienetakoa bazara eta, gainera, urtero negua iristean, erlaxatu egiten bazara eta… “Bueno, Eguberrien ostean hasiko naiz zaintzen” pentsatzen baduzu… KONTUZ!

Horixe da lehenengo zantzua, ez soilik ez zarela zure horretan geratuko esateko, baizik eta erraza dela hurrengo udaberrian berriz ere hutsetik hasi beharko duzula esateko, edo, batzuetan gauza bera dena, 5 kg baino gehiago izatea eta “Ez dut neure burua gustuko”, “Sakrifizio handia egin behar dut”, “Banuenari eutsi behar nion”… bezalakoekin hastea.

Zure joera hori bada, zuretzako plana dugu!



Abrir chat
1
¡Hola! 👋
¿En qué podemos ayudarte?