Diamond Extreme Night Dual Treatment Aurkezpena

Diamond Extreme Night Dual Treatment Aurkezpena

Mundu mailako aurkezpena Donostiako La Perlan

https://www.naturabisse.com/es/news/diamond-extreme-night-dual-treatment


 

Natura Bisse-k, beti bezala berritzen, 2016ko irailaren 19an DIAMOND EXTREME NIGHT DUAL TREATMENT tratamendu berri kronokosmetikoa aurkeztu zuen.

Agertokia? Ezin hobea: Donostiako La Perla.

Sektoreko profesionaletako batzuk bertaratu ginen, tratamendu berriaren prestakuntzara eta aurkezpenera.

Ondoren, eta Zinemaldia ospatzen ari zela baliaturik, ‘Zineman bezalako’ festarekin jarraitu genuen, pertsona ospetsu, aktore, blogari eta diseinatzaileekin izan baikinen.

Guztiok txunditu gintuen gauez lan egiten duen kosmetiko aktiboaren kontzeptu berriak. Zertan datzan azalduko dizut!

Kutis distiratsua izateko, lo egitea eta atseden hartzea zein garrantzitsua den jakingo duzu. Ziurrenik, eguneko eta gaueko kremen arteko aldea ere ezagutuko duzu. Baina agian ez dakizuna zera da, bion arteko alde hori kronokosmetika zientzian oinarritua dagoela, edertasunaren sektorean kronobiologia erabiltzean, alegia. Zientzia horrek izaki bizidunen erritmo biologikoak ikertzen ditu, baita erritmo horiek organismoari nola eragiten dioten ere.

Zientifikoki frogatuta dago egunean zehar azaleko zelulak euren indar guztia izpi ultramoreengandik babesten jartzen dutela eta, aldiz, gauean berritu eta konpondu egiten direla.

Gauean, azala konpontzeko prest dago eta printzipio aktiboak askoz hobeto xurgatzen ditu. Onena, beraz, azalaren berritzea helburu duten osagaiak aukeratzea da; azalak eta kosmetikoak batera egingo dute lan, produktuaren arrakasta bermatzeko. Betalde, lo egiten dugun bitartean, gure kolageno- eta elastina-ekoizpena handitu egite da; beraz, ekoizpen hori bizkortuko duten kosmetikoak erabiltzeko unerik onena da.

Filosofia horri jarraiki, Nature Bisse©-k DIAMOND EXTREME NIGHT DUAL TREATMENT-a sortu du, bere lehen erritual kronokosmetikoa, gauez gau azalaren itxura gaztetzeko. Gaueko tratamendu hau bi produktuk osatua da:

DIAMOND EXTREME OIL eta DIAMOND EXTREME MASK



Abrir chat
1
¡Hola! 👋
¿En qué podemos ayudarte?