“DETOX” HELBURUA

“DETOX” HELBURUA

Bizitasuna eta energia irabazi nahi dituzu, eta, aldi berean, arin sentitu?⁣

Orduan, eman izena bereziki horretarako sortu dugun planean. Hauxe da…

“DETOX” helburua

Zer da?⁣
Tratamendu erreduktore eta desintoxikatzaileen plan bat, lagunduko dizuna arin sentitzen, zelulitisa eta “gantz biribilkiak” leuntzen, zure energia mailak hobetzen eta zure gorputzeko hondakin toxikoak ezabatzen.

Gantz metaketak aktibatzen ditu, eta haietan pilatzen diren hondakinak eliminatzen laguntzen du. Horrekin, erretentzioa eliminatzea lortzen da; beraz, organismoa aktibatzen da, eta egunetik egunera energia eta bizitasun handiagoa lortzen da.

Ziur aski behin baino gehiagotan entzungo zenieten zuen amonei honelako zerbait esaten: “Ez jan oilaskoaren gantza, hor pilatzen dira-eta toxina guztiak”.

Ba, gure helburua da toxikoak gure ehunetako gantzari ez itsastea, ez daitezela sartu toxina +, gantz +, eta alderantzizko zirkulu biziotsuan.

Gure planean konbinatzen dira masajeak, bilgarriak, gantza aktibatzea eta kanporatze bideetarako garraiatzaileak


Kabinako 5 saio espezifikok lagunduko dizute zure helburua lortzen.⁣

✅- Oceans Marine treatment + Infragorri sauna⁣

✅- Masaje drainatzailea eta zirkulaziokoa

✅- CH erreduzitzaile desintoxikatzailea + Infragorri sauna⁣

✅- 3 1ean Body Strategyst erreduzitzailea

✅- Water-Lipids + Infragorri sauna

5 tratamendu horiek 320 €-an eskuratuko dituzu, soilik otsailaren 15era arte.

Zerbait espezifikoagoa behar duzula sentitzen baduzu, galdetu iezaguzu zalantzarik gabe. Diagnostikoak egiten adituak gara Kinesiologiari esker.

Zure kasu eta beharretara egokituko dugu tratamendua.⁣
Orain inoiz baino gehiago…⁣

Maitatu zeure burua eta zaindu… eta…


Ez utzi zeurea gerorako!

 



Abrir chat
1
¡Hola! 👋
¿En qué podemos ayudarte?