Dermoroller & Dermopen

Dermoroller & Dermopen

Zer da Dermopen Yellow Rose?

Edertasun-gailu profesionala da: erakusleak epidermisean barrena sartzeko bidetxoak egiten ditu. Horrela, aktiboak errazago xurgatzen dira, kolagenoa birsortu egiten da, eta zimurrak betetzea ahalbidetzen du.

Bereziki, hauetarako gomendatzen da:
Akne gogorrak eragindako arrastoak.
Zimurrak.
Orbainak.
Orbanak zuritzeko.
Ildaskak.

Zer da Dermoroller?

Altzairu herdoilgaitzezko harizpiak dituen zilindro bat da. Harizpiok mikroporoak sortzen dituzte azalean, eta tratamenduaren ondorio nagusia da KOLAGENO NATURALA sorrarazten duela; horrez gain, printzipio aktiboak geruza sakonenetaraino eramaten ditu. Dermoroller azal-mota bakoitzerako berariazko produktuekin batera baliatzen da, bereziki Mesococktailekin, alegia, edozein tratamenduren eragina hobetzen duten aktibo-kontzentratu paregabeekin.

  • Kolagenoa sorrarazten du
  • Osagai aktiboak errazago xurgatzen dira
  • Eragin sakon eta iraunkorra

Edertasun profesionalaren esparruko gailu hauek Kolagenoa sorrarazten dute, eta epidermisean barrena printzipio aktiboak sarrarazten dituzte. Haien mikropiruek “fibroblasto gehiago sorrarazten dituzte”; horrela, azalaren itxura eta leuntasuna hobetzea lortzen da, bai eta biguntasuna murriztea ere, zimurren sakonera ere arintzeaz gain. Urte hasieran, saio ugari egin ditugu, eta bezeroek hauxe esan digute gehien: “NABARI DA”. Saio bakarra eginda!

 

Noski, guk kabinako tratamendu-segida bat gomendatzen dugu, pertsonalizatua. Zatoz, Kinesiologiaren bidez zure azalak zer behar duen aztertuko dugu, eta, horren arabera, zenbat saio eta nolakoak behar dituzun zehatz esango dizugu. Diagnosia doakoa da!



Abrir chat
1
¡Hola! 👋
¿En qué podemos ayudarte?