CONTOUR MASAJEA, Veronica Cazalis zentroan bakarrik!

CONTOUR MASAJEA, Veronica Cazalis zentroan bakarrik!

Zuentzat bereziki sortu dugu CONTOUR MASAJEA, eskuzko masaje-errituala, silueta moldatzeko, bolumena murrizten laguntzeko, likidoak eliminatzeko eta gantza erretzeko.

Azken batean, gure gorpuzkera hobetzeko masajea da.

Masaje hau etengabeko zuen eskaeraren ondorioz sortu da, eta gorputza zaintzeko tekniketan dugun esperientziaren emaitza da.

Zenbat aldiz esan diguzuen: “Tratamendu murriztailea nahi dut, baina masaje on bat ere nahi dut”. Bueno, bada, HEMENTXE DUZUE!

Azpimarratzekoa da CONTOUR MASAJE hau aktibatzailea dela, eta mugimendu azkar eta sakonekin egiten dela, bere funtzioa baita hormonen, nekearen, likido-erretentzioaren eta abarren eraginez makaldutako gorputzeko guneak martxan jartzea.

Masajeak teknika hauek konbinatzen ditu:

  • Eliminazio-organo guztien sistema linfatikoa aktibatzen diguten puntu erreflexuen lanketa.
  • Igurtzialdi handiak, gantz lokalizatuak mugiarazteko.
  • Drainatze linfatikoko mugimenduak, likidoak eliminatzeko.
  • Giharrak aktibatzea.
  • Fasziak eta meridianoak aktibatzea.

Gainera, Aromaterapiako olioekin egiten da, metabolismoan eragin estimulatzailearekin.

Zer lortuko dugu horrekin guztiarekin? Bada…

  • Gorputza birmoldatzea. Ehunak beren lekura itzultzen diren sentsazioa sentitzen da, lehen saiotik husten zara.
  • Gantz lokalizatua erretzea. Mugimenduak tokiko tenperatura handitzen du eta, horrekin batera, koipeen metabolismoa aktibatzen da.
  • Likidoak ezabatzea. Saihestu nahi duzun likido-erretentzioaren sentsazioa kenduko dizu. Ziur pixa egiteko premia izango duzula saioaren ondoren.
  • Silueta definitzea. Muskulatura aktibatzeak gorpuzkera berregiten laguntzen digu.
  • Drainatze-organoak aktibatzea, puntu erreflexuak lantzean.

Itxura ona du, ezta?

Egia esan, harro gaude gure sorkuntzaz. Izan ere, probatzen duzuenok esaten diguzue atsegina, bizia eta aktibatzailea dela. Plazera eta laguntza handia da gure gorputz nekatuentzat.

2022ko martxotik aurrera egongo da eskuragarri gure zentroan.

Eska ezazu, zure gorputza geldirik eta/edo energiarik gabe dagoela nabaritzen baduzu.

Saio bakarra egin dezakezu behar duzun guztietan, edo batzuk lotu, eragin murriztaile handiagoa lortzeko; adibidez, dieta, ariketa edo gorputza zaintzeko edozein plan hasten duzunean.

Beste gorputz-tratamendu batzuekin ere konbina daiteke, eraginak indartzeko.

Zalantzarik baduzu, eskatu diagnostikoa egiteko doako hitzordu bat. Kinesiologiarekin testatuko zaitugu eta zure gorputzerako sekuentziarik egokiena zein den ikusiko dugu.

Asko gustatuko litzaiguke masaje honi buruz duzuen iritzia entzutea. Sentsazioak eta iradokizunak onartzen dira, zuen beharretara egokitzen diren protokolo berriak sortu ahal izateko.

Edozein zalantza edo kontsulta egiteko: WhatsApp 695 70 09 21

Maita zaitez, zaindu eta… Ez utzi zeure burua gerorako!



Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento y la acepta nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Abrir chat
1
¡Hola! 👋
¿En qué podemos ayudarte?