Bio-Energetikoak

Giza gorputzak berritzeko eta osasunari eusteko erabiltzen dituen transformazio eta energia-aldaketak ikertzen ditu bioenergetikak.

 

 

20 urte baino gehiagoko eskarmentuak erakutsi digu arazo estetikoen azpian beti ‘zerbait gehiago’ izaten dela. Gehienetan, horrek gure sistema energetikoa moteltzea edo blokeatzea ekartzen du. 

 

 

Horregatik, gorputzari bere indarra itzultzen laguntzen duten teknika energetikoak erabiltzen ditugu. Estetika-tratamenduekin batera, eraldaketa estetikoa modu globalean trata dezakegu.

 

 

Test de Kinesiologia

KINESIOLOGIA

Kinesiologia bereizten gaituen tresna da, zuengana iristea ahalbidetzen diguna, sinpleki, baina eraginkor.

Gorputzak hitz egiten du, bere hizkuntza du eta guk, giharretako hainbat testen bidez, informazio hori ‘itzul’ dezakegu. Horrela, gure helburuak hobetzeko, zer landu edo zertan lan egin behar dugun jakingo dugu.

Kinesiologiak osasunaren oinarrizko hiru alderdien batuketa eztabaidaezinean du oinarria: kimikoa (elikadura), egiturakoa (hezurren eta giharren arteko oreka) eta emozionala (oreka psikiko kontzientea eta subkontzientea).

Gorputza batuketa horren isla da eta guk, giharretako hainbat testen bidez, organismoaren beraren informazioa eskura dezakegu. Zer landu edo non lan egin esango digu. Egin ezazu proba, harrituko zaitu!

55 min

57 €

BACH LOREAK

Bach Loreek eguneroko bizitzaren betebehar emozionalei aurre egiten laguntzen digute. Lorez eginiko prestakin hauek gorputzak berak oreka lortzeko duen gaitasuna bizkortzen dute, balizko sentimendu ezkorrak deskargatzen dituzte eta gogor eustera animatzen zaituzte, zeure buruarekin ongi sentitzera, eta bizitzari bere onena ateratzera.

Bach institutuan ikasitako gure practitioner-arekin hizketaldi bat nahikoa izango da zuretzako lorerik egokiena aukeratzeko eta, hartara, zure ongizatea kudeatzeko.

55 min

57 €

VOLLEN ELEKTRO-AKUPUNTURA

Tratamendu bio-energetiko honek meridiano ezberdinen egoera energetikoa neurtzen du eta zure gorputz-zirkuituan desoreka energetikorik dagoen antzematen du. Hala bada, bere onera itzul daiteke, prestakinak edota bulkada eta maiztasun ezberdinak testatuta, egoerarik onena topatu arte.

55 min

57 €

BIO-ERRESONANTZIA

Bio-erresonantziak pazientearen bibrazio elektromagnetikoak erreproduzitzen ditu, maiztasun ez harmonikoak iragazi eta ezabatzen ditu eta harmonikoak indartu, organismoari jatorrizko oreka itzultzeko.

55 min

57 €

NEAS TOPOLOGIA-SISTEMA

Terapia bio-elektriko automatizatu eraginkorra da. Manaka doktoreak sorturiko NEASek (Neuro Estimulación de Aplicación Superficial), nabari ezin diren seinale elektrikoen bidez, meridianoak bizkortzeko aukera ematen du eta, horrela, bere oreka berreskuratzen da eta edertasuna barrenetik indartu. Emaitzak paregabeak izaten dira.

30-45 min

28 €

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento y la acepta nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Abrir chat
1
¡Hola! 👋
¿En qué podemos ayudarte?