BEGIRATU ZAITEZ BEGI ONEKIN!

BEGIRATU ZAITEZ BEGI ONEKIN!

Martxoa guretzat Begiradaren Hilabetea izango da!

Begi inguruetako tratamenduak hobetzeko eta indartzeko moduaz hitz egingo dugu, eta bekainak eta betileak definitu eta indartzeaz; azken finean, Begiekin hitz egiteaz!

Baina beste alderdi bati ere erreparatuko diogu. Hala, martxoaren hasieran emakumearen astea daukagu, martxoaren 8an amaitzen dena, emakumearen nazioarteko egunean.

Aste honetan, arreta berezia jarriko diogu “geure barrura begiratzeari”, oraindik lanketa handia eskatzen diguten alderdiak zeintzuk diren deskubritzeari. Eta zertarako? Emakume libre gisa aurkeztu ahal izateko eta batez ere sentitzeko, baldintza inhibitzailerik gabeko izaki gisa, kanpokoak nahiz barnekoak izan.

Barne baldintzapenak azpimarratzen ditugu, egunerokotasunean ikusten baitugu oraindik ere asko kostatzen zaiguna geure burua epairik gabe eta, batez ere, kondenarik gabe onartzea dela.

Horregatik, gure asteroko Storieak bideratuko ditugu inspiratzen gaituzten eta ezarritakotik harago begiratzen laguntzen diguten emakumeen orriak partekatzera.

Izugarri gustatuko litzaiguke hori gure artean berrelikatzea; horrela, informazio eta elkarri laguntzeko kate bat sor genezake.

Animatzen zara?

Partekatu Storie batean zuretzat interesgarria den orri bat eta etiketa gaitzazu. Horrela, Kinesiologia saio baten zozketan sartuko zara, “zeure burua ezagutzeko” dugun tresnarik onena.

Era berean, emakumea bazara eta zure garapen pertsonala landu nahi baduzu, aste honetan Kinesiologia saio bat kontrata dezakezu, 45 €-ko prezio berezian.

Ez utzi zeure burua gerorako!

Musukoa daramagun garai hauetan, aurpegiko adierazpen guztia begietan dago. Beraz, garrantzi berezia hartu dute, hain zuzen ere, begien adierazpena indartzeko eta “esnatzeko” tratamenduek.

Horretarako ditugun tratamendu guztiak zerrendatuko ditugu gaur.

Bi multzo nagusi bereiz ditzakegu: sakoneko tratamendua (azala, muskulua, espresioa…) eta kanpoko tratamendua, aurrekoa hornitzen duena (bekainak, betileak, makillajea…).

BEGI INGURUEN TRATAMENDUA

Oso garrantzitsua da begi inguruetako azala bereziki tratatzea. Zergatia azalduko dizugu.

Bazenekien…?

  • Eremu honetan azala aurpegi guztian baino 4-5 aldiz finagoa dela?
  • Apenas daukala gantzarik eta sebo guruinik?
  • Kolageno eta Elastina askoz gutxiago daukala?
  • Minutuan 10 aldiz ere uzkur daitekeen orbikularraren presioari eusten diola?

Horregatik, begietarako berariazko produktuak daude asko baitira eremu horretako azala bereziki kaltetzen duten baldintzak.

Gainera, azala hain fina denez, hor aplikatzen ditugun kosmetikoek azalaren barrera pasa dezakete eta, ez badauzkate eszipiente egokiak, malkoa edo negarra eragin diezaikete begiei.

Begi inguruko tratamenduetan produktu eta eskulan espezifikoak konbinatzen dira arazo bakoitzean: izan drainatu beharreko poltsak edo begi zuloak, izan deskontrakturatu beharreko zimur periorbikuluak edo “betertzeko zimurrak”, edota izan tenkatu eta elastina eman beharreko Biguntasuna, batez ere goiko betazalekoa.

Tratamendu horiek honako aparatologiarekin konbina daitezke:

– Irratifrekuentzia.

– Urruneko infragorria.

HIFUA

Kirurgiarik gabeko lifting aktiboena.

Paregabea zimurrentzat eta betazaleko biguntasunarentzat, ezin hobea da begi inguruen tratamendua osatzeko eta kolagenoa aktibatzeko. Maiztasun Handiko Ultrasoinu Fokalizatu honek kolagenoa “biltzen” laguntzen du eta, horrela, betazalen biguntasuna hobetzen du.

Irratifrekuentzia

Uhin elektromagnetiko honek estimulatzen ditu zirkulazioa eta oxigenazioa, poltsa eta begi zuloen drainatzea, eta, batez ere, kolageno eta elastina ekoizpena; eta, aldi berean, muskulu periorbikularra deskontrakturatzen du.

Urruneko infragorria

Gure bizi maiztasuna da. Urruneko Infragorria aplikatzeak, elikatzeko eta begi ingurua tenkatzeko produktu espezifikoekin batera, nekatu eta energia gabeko eremu hori biziberritzea ahalbidetzen du.

Begi ingururako berariazko produktuak

Eremu periorbikularra tratatzeko produktu ugari dago. Horien funtzioak honako hauek dira: lifting efektua eta sendogarria, deskontraktura efektua eta zimurren aurkakoa, eta drainatze efektua poltsetan eta begi zuloetan. Egokiena da Kinesiologiarekin testatzea zer produktu espezifiko behar duzun, eta horrela lortzea azala leundu, erlaxatu eta mantentzea.

Betazalak birmoldatzeko masaje berezia

Hainbat masaje teknikatan trebatuta eta prestatuta gaude azala berehala tenkatzeko, zimurrak deskontrakturatzeko, eta ongizate sentsazioa eta aurpegiko erlaxazioa lortzeko.

Kinesiologia

Irudi lezake teknika honek ez duela tokirik tratamendu hauetan, baina zerbaitetan laguntzen badu Kinesiologiak da, askotan, norbere buruarekin hobeto sentitzen, eta hori zure begiradan ikusten da.

Eskatu hitzordua zure begirada nekatuta baldin badago (testa dezakegu nutrienteak eta abar behar dituzun) edo animatzeko, “begirada altxatzeko” edo zeure barrutik irteteko premia baduzu.

INDARTU ZURE BEGIRADA

Kanpoko alderako, aurpegia eta geure espresioa kokatzen laguntzen digunerako, ere atseginak egingo zaizkizun tratamenduak ditugu.

Bekainen lerroak inguratu eta bideratu egiten du begirada. Bekainek eurek eragin oso handia dute adierazpenaren azken emaitzan, zeren osatzen duten lerro finkoak bideratzen du ikusleak guri komeni zaigun tokira begiratzea. Horregatik, oso inportantea da diseinua eta aurpegiera ondo aztertzea.Bekainak laminatzea. Lan hau batez ere ile bihurri eta kiribildua duten bekainetan egiten da, baina baita ilea oso “beherantz” hazten zaien bekainetan ere.

Bekainetarako Henna Tindua

Ez forma bakarrik, bekainen kolorea ere oso inportantea da, aurpegia eta ilea harmonizatzen baititu.

Betile Liftinga

Zuen tratamendu gogokoeneko batek, Liftingak, igo eta luzatu egiten ditu betileak, horrela begien adierazpena hobetuz. Bi hilabete inguru irauten du.

Lash Filler edo betileetarako Keratina

Zure betilea pobrea bada edo ile oso fina baduzu, eskatu keratina tratamendu bat betileen tindatu edo Lifting baten ondoren.

Betileetako Permanentea

Betile luzeentzat gomendatzen dugu, baina oso zurrun beherantz hazten direnentzat.

Betileetarako tindua

Sendotasun eta luzera sentsazioa 10 minutuan.

Betileetan zerbait berehala nabarmentzen bada da kolorea eta protagonismoa ematea; horrela, begia markatuago geratuko da. Aproposa ilehorientzat edo betile ajatu edo zurituentzat.

Betileak sendotzeko REALASH seruma

2-3 hilabetean jarraian erabilita, bolumena, luzera eta sendotasuna handitzen die zure betile naturalei. Sakoneko tratamendu onena da, bai betile naturalak badituzu, makillatzen bazara edo tarteka betile luzagarriak erabiltzen badituzu.



Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento y la acepta nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Abrir chat
1
¡Hola! 👋
¿En qué podemos ayudarte?