AURPEGIKO KINISILIFTINGA

AURPEGIKO KINISILIFTINGA

Aurpegiko Kinesiliftinga teknika berritzailea da, Sergiy Galtxenko kinesilari holistikoak garatua. Kinesilogiaren, osteopraktikaren eta neuromekanikaren printzipioak konbinatzen ditu estetikarekin, aurpegiko azala modu ez inbaditzailean gaztetu eta tonifikatzeko.

Veronica Cazalis Estetika & Kinesiologiako talde osoa intentsiboki trebatu gara Sergiy Galtxenkorekin, eta pozarren eskaintzen dizugu teknika hau zentroan. Oso bateragarria da gure ohiko tratamenduekin, eta, beste egitura batzuk landuz, emaitzak indartzen laguntzen du.

Aurpegiko Kinesilifting saio bakoitza plazer hutsa da. Teknika guztiak oso errespetutsuak dira gure ehunekin, eta, gainera, protokoloa bete-betekoa da. Hainbat fase ditu. Jakin nahi duzu zeintzuk diren? Ea bada, kontatuko dizut:

Egonkortzea. Aurpegiaren oinarrizko egiturak lantzen hasiko gara. Eta asmatu… Ez aurpegian! Zoru pelbikotik hasiko gara, sabela landuko dugu, diafragma… eta beste sorpresaren bat.

Ehun konektiboa. Gure larruazala tenkatzeko hain beharrezkoa den ehun hau estimulatuz joango gara, kopetatik aponeurosi okzipitalera. Lanketa horri esker, kolageno eta elastina ekoizpena estimulatzeaz gain, efektu lasaigarri sakona eragingo dugu, eta horrek ongizate sentsazioa dakar.

Linfa drainatzako masajea. Hodi eta gongoil linfatikoak eraginkorki estimulatzen dituzten mugimendu geldo eta erritmikoak aplikatuko ditugu, onura terapeutikoak maximizatuz.

Aurpegiko muskulaturaren masajea. Teknika honek 3 onura ditu, hala nola muskuluak gustiz erlaxatzea, horren ondorioz muskuluen trofismoa hobetzea eta muskuluen tonifikazioa eragitea, betiere zuetako bakoitzaren beharren arabera modu selektiboan eta pertsonalean aplikatuz. Hobekuntza nabaria izaten da pertsona estresatuetan eta aurpegi uzkurra dutenetan.

Masaje dermikoa. Hemen, goazen zimurraren bila! Horietako bakoitza mikromugimenduen bidez landuko dugu, kolagenoa eta elastina lokala estimulatzeko eta zimurraren arraildura dermisetik “askatzeko”.

Begietako masaje periorbitala. Begi inguruak (begi zuloak) ditugu nekearen salatari nabarmenenak, ezta? Bada, ez kezkatu. Mugimendu zehatzak aplikatzeko lanketa egingo dugu muskulu orbikularretan, bekainetako depresoreetan eta aurrekoetan, tentsio metatuak askatzean benetako lasaitasun eta atseden sentsazioa lortzeko.

Erlaxazioa. Amaitzeko, hatzekin aurpegia ferekatuko dizugu, leun-leun, erritmikoki, bere batean… Aurpegiko kinesiliftinga ez da aurpegia tratatzeko soilik, ongizate eta oreka efektu izugarria eragiten digu organismo osoan.

Teknika honen oinarri diren printzipio fisiologikoak kontatuko dizkizut. Aurpegiko muskuluak hainbat egiturarekin lotuta daude, hala nola muskuluekin, fasziekin eta aponeurosiarekin, eta, askotan, batzuek “tira egiten” diete besteei; ondorioz, aurpegian neke itxura agertzen da. Baina egiaztatu da puntu horiek estimulatu eta zuzentzean lifting efektu naturala lortzen dela.

Masajea aurpegiko eta gorputzeko puntu espezifikoetan aplikatzea eskatzen du prozedurak, eta horrek laguntzen du egonkortasun estrukturala eta odol zirkulazioa hobetzen, fluxu linfatikoa estimulatzen eta kolageno eta elastina ekoizpena eragiten.

Horrekin guztiarekin lortzen da zimurrak eta lerro finak murriztea, eta larruazala tonifikatzea eta isendotzea.

Aurpegiko Kinesiliftinga aurpegiko liftingaren ohiko prozeduren alternatiba ez-kirurgikotzat jotzen da, ez baitu behar ez kirurgiarik ez errekuperazio denborarik. Gainera, aurpegiko muskuluen estimulazioan zentratzen denez, naturalki hobe ditzake aurpegiaren definizioa eta egitura.

Azken batean, aurpegi egituraren “oinarria” hobetzen dugu, eta hari eusten dion guztia: azala, muskuluak eta ehun konektiboa. 

Emaitza? Opor aurpegia eta gainera… oporretan egon izanaren sentipena!

Animatu probatzera.

Maita zaitez, zaindu eta… Ez utzi zeure burua gerorako!



Abrir chat
1
¡Hola! 👋
¿En qué podemos ayudarte?