Areagotu nahi duzu zure energia?
Arinago sentitzeko premia duzu?
Azalaren kalitatea hobetu nahian zabiltza?
Orduan, Detox plan baten premian egon zaitezke.
Asko entzun dugu Detox kontzeptuak gorputzean duen eraginaz, baina… Badakigu zer den? Eta, batez ere… Badakigu noiz daukagun Detox prozesu, dieta edo tratamendu baten premia?
Pertsona askok hitz hori lotzen dute soilik fruta eta barazki naturalen irabiatuak hartzearekin, eta horien funtzioa a priori gorputzeko toxinak kentzen laguntzea da.
Baina hori ez da horrela, edo behintzat, ez horrela bakarrik!…
Azaldu dezagun…
Detoxek, berez, desintoxikazioa besterik ez du esan nahi, organismoa garbitzea esaten dioguna, arin funtziona dezan, “olioztatuta“…
Plan desintoxikatzaile bati ekiteko, lehenik eta behin jakin behar dugu zergatik sortzen duen zure gorputzak gehiegizko toxikotasuna, eta, ondoren, beharrezko konponbideak plan edo tratamendu moduan egokitu.
Dakizuen bezala, horretarako kinesiologia daukagu; erreminta zoragarria, arazoaren sorburua zehazten lagunduko diguna.Gero, konponbideak aplikatuko ditugu. Izan liteke toxikoak ehunetatik ateratzeko tratamenduekin, hala nola zelulitisetan, artrosietan, gehiegizko pisuan eta abarretan.
Hori egiten da masajeekin, drainatzeekin, lohiekin, etab. Azken finean, gure metabolismo moteldua aktibatzen duten eta naturalki desegiteko bideak indartzen laguntzen duten tratamenduekin.
Elikadurarekin ere egin liteke, edota osagarri naturalekin, desintoxikatzen laguntzeko. Eta, azkenik, estresaren aurkako tratamenduen premia ere izan dezakegu.
Jarraian dituzue arrazoiak.
Masajeak, bilgarriak edo Detox tratamenduak lagungarriak dira gure ehunetan metatzen joan diren toxinak ateratzen laguntzeko. Kontuan izan behar da gorputzak bizi-organoak babesteko joera duela beti (birikak, bihotza…), beraz, hondakin toxiko bat aurkitzen duenean, hain arriskutsuak ez diren eremuetara bidaltzen du; adibidez, ehun koipetsura, artikulazioen ehun konjuntibora, muskuluetakora eta azalekora.
Guk nabaritzen ditugun sintomak izaten dira giharretako zurruntasuna, nekea, artrosia, azal lehorra edo toxina askorekin, neke orokorra, etab.
Horiek guztiak tratamenduekin hobetu eta sendatzen dira.
Ia beti, organismoa garbitzen da Elikadura zainduz. Zergatik? Kasu gehienetan gorputzeko toxikotasuna gertatzen delako komeni ez zaizkigun elikagaiak jateagatik edo, oro har, prozesatu ditzakegunak baino gehiago jateagatik.
Jakina, horren irtenbidea elikadura aldatzea edo doitzea da, eta hemen sartzen dira Detox irabiatuak, elikadura antioxidatzailea eta abar.
Elikagai antioxidatzaileak oso beharrezkoak dira; izan ere, toxinarik ez eransteaz gain, beste arrazoi batzuekngatik gure zeluletan sortutako kalteak sendatzen laguntzen dute. Eta ez hori bakarrik! Askotan, beste jaki batzuk elikagai horiengatik ordezkatuta, kaloria gutxiago hartzen ditugunez, gorputzaren berezko mekanismo naturalak aktibatzen ditugu hondakinak ateratzeko.
Oso komenigarria da hori noizean behin egitea, baina salbuespen batekin: Klima! Gure gorputzari, orain neguan, hotz handiegia badu… ez dio lagunduko, adibidez, azenario-apiozko irabiakiak eta espinakak hartzeak…, besterik gabe, ez baitu aktibatuko bero pixka bat gehiago behar duen funtzio organikoa.
Neguan, desintoxikatu nahi badugu, hobe da barazki egosiak, saldak eta zopa arinak erabiliz egitea; adibidez, miso zopa desintoxikatzaileak probiotikoak ematen ditu eta, gainera, Giltzurruna (hau ere toxinak ateratzeaz arduratzen da) aktibatzen laguntzen du.
Toxikotasunaren beste kasusa handi bat Estresa da. Estresatuta gaudenean, estres-hormonekin funtzionatzen dugu, eta horiek laguntzen digute eusten, baina kimikoki, hondakin toxiko gehiago uzten dituzte gure organismoan; esan dezagun “erre” egiten dizkigutela ehunak eta, ondo elikatzen bagara ere, substantzia horiek metatzen joan daitezkeela. Horregatik, zahartzearen kausa garrantzitsua da estresa ere.
Batzuetan, estresarekin batera insomnioa izaten da, eta okerrera egiten du prozesuak; izan ere desintoxikazioko funtzio organiko asko loaldian aktibatzen dira.Azken kausa bat aipatuko dut: disfuntzio organikoak, alegia, gure organoek funtzionatzen dutenean, baina ez egoki. Idorreria da adibide tipikoa, eta, guztiok dakigunez, toxina asko utz ditzake organismoan.
Beste kausa tipiko bat digestio arazoak dira. Izan ere, osasuntsu jan arren, elikagai horiek gorputzak asimilatzen dituenerako, hartzitu egiten dira, jakineko haizeak sortzen dituzte eta mikrobiota guztia aldatzen dute.
Medikazioak hartzeak ere Eragin kaltegarri handia dute, baita ere botikak hartzeak eta eguneroko toxikoek ere: kafeak, alkoholak, tabakoak…
Baina ez da beldurtu behar. Besterik gabe, gorputza zaindu behar dugu pixka bat eta ikusi jarraian zerrendatzen diren alderdietakoren bat landu behar dugun geuregan edo gure organismoan:
Ohitura toxikoak, hala nola erretzea, kafe edo alkohol gehiegi edatea
Elikadura kalitate txarra
Gehiegizko janaldia
Estres kronikoa
Digestio txarrak
Lo falta
Idorreria, disbiosia
Oxigenazio falta
Ariketen, luzaketen, gorputzaren bizkortze falta
Medikazioa
Gauza asko egin daitezke.
Kontsultatu zure kasua. Pertsona bakoitza bakarra da eta zainketa espezifikoak behar ditu.
Guretzat, gorputza etengabe mantendu behar da toxikorik gabe, baina noizean behin komeni da sendatze zikloak edo tratamendu une aktiboagoak egitea, gero eta hobeto, arinago, kementsuago eta osasuntsuago sentitzeko helburua lortzeko.
Hortik aurrera, mantentzea ezin errazagoa da!
Detox prozesu zoriontsua!