Aurpegiko Tratamenduak

Denok bereziak garelako… ‘nahieran’ dituzun gure aurpegi-tratamenduak probatzeko gonbita egiten dizugu. Badakigu zein behar duzun, Kinesiologiarekin hautatzen baitugu. Tratamenduen ondoren zure azala biziki estimulatua eta birsortua egongo da.

Gero, zeure egitekoa izango da horri egunez egun etxean segida ematea, aholkaturiko produktuak ezinbestean aplikatuz.

Ez gara kosmetiko saltzaileak, etxean egin beharreko tratamendu jarraitua saltzen dugu. Merkatuko kosmetiko marka onenen tratamenduak ditugu.

KINESILIFTINGA

Deskubritu Aurpegiko Kinesiliftinga
Tratamendu berri honek harritu egingo zaitu bere ekintza askotarikoengatik. Hemen
nagusiak azalduko dizkizugu, eta gehiago sakondu nahi baduzu, gure Bloga bisita
dezakezu.
Gaztetze Integrala: Sergiy Galtxenkok garatua, kinesiologia, osteopraxia eta
neuromekanika konbinatzen ditu aurpegiko azala modu ez-inbaditzailean
tonifikatzeko eta gaztetzeko.
Protokolo Osoa: Gure tratamenduak hainbat fase ditu, hasi oinarrizko
egiturak egonkortzetik eta zimurrak eta lerro finak murrizteko masaje dermiko
espezifikoraino.
Onura Nabarmenak: Egituren egonkortasuna, odol zirkulazioa eta
kolagenoaren eta elastinaren ekoizpena hobetzen ditu. Eta emaitzak
ikusgarriak dira azalaren tonifikazioari eta indarberritzeari dagokienez.
Emaitza Naturalak eta Iraunkorrak: Aurpegiko lifting tradizionalaren
alternatiba ez-kirurgiko gisa, Aurpegiko Kinesiliftingak aurpegiaren gaztetze
natural eta iraunkorra eskaintzen du, erabateko ongizate sentsazioarekin.
Deskubritu Aurpegiko Kinesiliftingaren ahalmen eraldatzailea eta biziberritu zure azala holistikoki!

55 min

90 €

Kinesiolifting facial

HIDRA GLOW

Comfort Zone

Aurpegirako, leporako eta eskoterako tratamendua, azido Hialuroniko makro eta biomimetikoekin, hidratazio oso-oso bizia, azal leuna eta guztiz argitsua lortzeko.

Maskara pintzel-dantza fin eta delikatuarekin aplikatzeak sentsazio bakar eta oso esklusiboa ematen dio tratamenduari.

Askotan, Infragorri Urruneko aparatuarekin osatzen dugu, zelulen bizitza sustatzeko eta aurpegiko tonua hobetzeko.

55 min

90€

hydraglow

DIAMOND COCOON EXPERIENCE

Natura Bissé

Gozatu esklusiban izarren tratamenduaz eta…

Berraurkitu zeure azalaren ahalmena!

Diamond Cocoon Experience tratamenduak elikatu eta osatu egiten du azala, barnetik esnatu eta indarberritu, gaur egungo poluzioaren eta estresaren eraginak ezabatzeko. 

Etenaldi suspertzailea izateko sortua, kutisa aldatzen du fusio potente baten bitartez, defentsa sistema aktibatzen dizuten osagai prebiotikoekin, indargarriekin eta garbitzaileekin. Horiek aurpegiko kiromasaje-teknika bilgarriekin aplikatu, antzinako edertasun-erritualen antzera, eta azala gelditzen da desintoxikatua eta ikusgarri argitsu, osasuntsu eta naturala.

60 minutu soilekin, zure azalak arnasa hartuko du berriro eta energia berriz piztuko da.

Jakina, ez ahaztu tratamendua Diamond Coon Collectionekin osatzea etxean.

55 min

94,90 €

diamond cocoon experience zarautz natura bissé

SUBLIME SKIN

Comfort Zone

Lifting tratamendu esklusiboa, aktiboa barrutik, zure azalaren arkitektura osatzeko sortua. 

Adin-Kontrako formulazio hirukoitza du, azal helduen zahartze sintoma guztiei aurre egiteko:

  • Degener-Aging (TM), Zimurrak eta Tonua
  • Hormon-Aging (TM), Lehortasuna eta Nekea
  • Hiperpigmentazioa, prebentzioa eta onbideratzea

Probatu Kabinako tratamendu trinkoa eta eutsi eraginari etxean egunero, Sublime Skin lerro guztiarekin.

55 min

85€ infragorriarekin

INHIBIT FACE LIFT    

Natura Bissé

AURPEGIKO LIFTING HONEN GAKOAK

Aurpegiko espresio-lerroak leuntzeko berariaz diseinatua, Inhibit Face-Lift kabinako lifting eraginkorra da, azala guztia gaztetzen 60 minutu soilik behar dituena. Edertasun protokolo honek Inhibit bildumako produktu iraultzaileak eta masaje teknika esklusiboak uztartzen ditu, eta, bere emaitza harrigarriak ikusita, prozedura mediko-estetikoen ordezko aukera edo haien osagarri ezin hobea da.

55 min

110€

Inhibit face lift natura bissé zarautz

MESOCOCKTAILAK

Yellow Rose

AURPEGIRAKO MESOCOCKTAILAK

    • Mesoterapiarako serum aktibo ez-injektagarriak dira (kontserbagarririk gabeak).
    • Aktibo kontzentrazio handia dute, berehalako eta epe luzerako emaitzak lortzeko.
    • Bereziki hobeto xurgatzeko eta eraginkorragoak izateko formulatuta daude.
    • Dermo-Pen/Roller-ekin eta orratzik gabeko Mesoterapiarekin (elektroporazioa) erabiltzeko diseinatuta daude.

    Gailu honek mota askotako beste tratamendu kosmetiko batzuekin egiten du bat, adibidez: Zimurren aurkakoa, Liftinga, Orbanen aurkakoa, Zimur-betetzea, Indartzailea, C Bitamina kontzentratua, Azido Hialuroniko kontzentratua.

55 min

97,90 €

Meso cocktails faciales yellow rose zarautz

URREZKO AURPEGI-TRATAMENDUA

Yellow Rose

Urre hutsean, Zeta Proteinetan, Itsas Kolagenoaren Mikro esferetan (‘zimur-betetze’ efektua) eta kosmetologia modernoko oligo-peptidoen erabilera berritzailean dago oinarritua.

  • Azala sendotu egiten du eta malgutasuna ematen du.
  • Zimurren aurkako efektua.
  • Azal distiratsu eta argitsua.
  • Zetaren leuntasuna eta epe luzerako hidratazioa.

55 min

80 €

Tratamiento relleno de arrugas

3D COLLAGEN SHOCK-A

Natura Bissé

“Sendotasun hirukoitza, malgutasun hirukoitza.”

Gaztetzeko tratamendu birsortzaile indartsua, hiru kolageno ezberdinen –pisu molekular txiki, ertain eta baxu– arteko konbinazio iaio batean oinarritua. Azalaren sendotasuna paregabeki areagotzen du. Lifting efektu eta efektu birdentsifikatzaile harrigarriarekin, aurpegi-obaloa berregiten du, azalaren dentsitatea hobetzen du eta hidratazio ezin hobea gordetzen du.

Active Face Contouring Technique masaje-teknika berritzailea barne, aurpegiaren ingurua birmoldatu eta zizelkatzen du.

Aurpegi-tratamendu honi esker azal sendoagoa, definituagoa, tenteagoa eta leunagoa izango duzu. Erabat biziberriturik, denboraren joanaren eraginei aurre egiteko gai dela ikusiko -eta sentituko!- duzu.

  • Zimurren aurkako efektua.
  • Azal distiratsu eta argitsua.
  • Zetaren leuntasuna eta epe luzerako hidratazioa.

55 min

85 €

3d collagen shock natura bisse zarautz

SKIN RELAXANT-A

Yellow Rose

Skin Relaxant ‘Botox efektua’

Zimurren aurkako tratamendua, azala leun, indartsu eta argitsu izateko. Sinergietako osagai aktibo hautatuetan oinarritua.

  • Adierazkortasun-marrei aurre egiten die, ”Botox efektua”.
  • Zimurren Aurkako ekintza.
  • Malgutasuna eta argitasuna dakartza.
  • Gaztetu eta leundu egiten du.
  • Kolagenoaren biosintesia bizkortzen du.

Argireline hexapeptidoaren ekintza bereziak, Matrixyl-ekin batera, aurpegiko giharretako kontrakzioak nabarmen murriztea lortzen du.

Osa ezazu etxean Skin Relaxant Serum + Skin Relaxant Cream-ekin.

55 min

75 €

tratamiento skin relaxant yellow rose zarautz

TRATAMENDUA AZIDO HIALURONIKOAREKIN

Yellow Rose

Oligoelementu eta Loreekin. Edertasun-tratamendu berria, hidratatzailea eta zimurren aurkakoa, Azido Hialuronikoarekin, Oligoelementuekin, Te txinatar Zuriarekin, Gereziondo japoniarreko Loreekin, Arrosa frantsesekin…

  • Iraupen luzeko hidratazio- eta sendotasun-efektua.
  • Zimur sakonak eta adierazkortasun-marrak leuntzen ditu.
  • Itxura gaztea, argitsua eta leuna.
  • Oxidatzaileen aurkako babesa eta zelula-birsortzailea.
  • Kolagenoaren biosintesia eta elastinaren bizkortze naturala.

55 min

80 €

tratamiento Hyaluronica face sistem yellow rose zarautz

‘WHITENING’ ORBANEN AURKAKO AURPEGI-TRATAMENDUA

Yellow Rose

Orbanen aurkako tratamendu hau tratamendu berri eta aurreratua da, zuritzailea eta despigmentatzailea, azal distiratsu eta argitsua izateko.

Ekintzak:

  • Pixkanaka azaleko orbanak desagertu egiten dira.
    Egin iezaiezu aurre hiperpigmentazioari eta azalaren tonu desberdinei.
    Normaldu ezazu melaninaren biosintesia.

 

55 min

80 €

Drenaje linfático

“ADO” BIO PEELING-A

Yellow Rose

Tratamendu birsortzailea, azal koipetsuetarako egokia, azal nekatuetarako, orbain txikiak, inperfekzioak edo koloregabetzeak dituzten azaletarako.

ADO hautsean (ur gezako belakien eta Laminaria izeneko algen arteko nahasketa) eta ADO Natural Herbal Peeling Lotion-ean (fruta berezien azidoak, Aloe Vera gela, papaia-estraktua, asun-estraktua, eukaliptoaren esentzia-olioa, C bitamina duen silanol organikoa eta alantoina) datza.

  • Azala berritu egiten du, adierazkortasun-marrak, inperfekzioak eta orbanak murrizten lagunduta.
  • Azalari indarra ematen dio eta bere testura hobetu.
  • Ohikotasunez erabilita, azala gaztetu egiten da eta leunago eta malguago bihurtzen, leun eta distiratsu.
  • ADO Natural Herbal Peeling-a aurpegirako nahiz gorputz osorako diseinatua dago.

55 min

75 €

Ado Bio-peeling

AURPEGI-TRATAMENDU BIO-INFORMATZAILEA

Energy

Tratamendu birsortzaile ezohiko eta bestelakoen bila dabiltzan pertsonentzat egokia.

Kremak egiteko, medikuntza txinatarraren milaka urteko ezagueretan oinarritu dira.

Horietariko bakoitzean, elementuak (ura, egurra, sua, lurra eta metala) baturik daude, medikuntza bio-informatiboari eta fitoterapiaren, kristaloterapiaren, bio-erresonantziaren eta psikotronikaren ezaguerei esker.

Horrela, bere bibrazioak gorputzari informazioa, oreka, harmonia ematen dio eta horrek egoera energetikoa hobetzea dakar.

55 min

75 €

tratamiento bioinformativo facial energy zarautz

DIAMOND LIFE INFUSIOA

(ZENTZUMEN ANITZEKO LIFTINGA)

Natura Bisée

“Zentzumen-liftinga, aurrekaririk gabeko gaztetzerako.”

Tratamendu berritzailea, zure azalari bizia emango diona, bere edertasun eta gaztetasunari eusteko.

Esperientzia iraultzaile honek aurrekaririk gabeko ekintza gaztetzailea dakar, Azalaren Adinaren 4 Bio-markatzaile gakoen doikuntzaren bidez.

Tratamendu intentsibo global honek azal sendoagoa, argitsuagoa eta nabarmenki gazteagoa ematen du.

Aurpegi ingurua birdefinitzen du, saio bakarrean azalaren testura hobetuta eta zimur zein adierazkortasun-marrak murriztuta.

‘Gaztetasun elixir’ boteretsuak azal berritua, leuna, irmoa eta harrigarriro gaztetuta ekarriko digu.

Ekintza sakoneko aktibo indartsu gaztetzaileek, masaje-teknika berritzaileekin batera, azala bere onera ekartzen dute, zimur eta adierazkortasun-marrak harrigarriro murriztuta.

85 min

165 €

ritual diamond life infusion natura bissé zarautz

AZAL SENTIBERAK

Yellow Rose

Aurpegi-tratamendu hau bereziki da egokia azal oso sentibera eta narritagarria duten pertsonentzat. Ezaugarri lasaigarriek eta hidratatzaileek Massada produktuak azal delikatuenetarako aliatu perfektu bilakatzen dituzte.

  • Azal sentiberetarako Tratamendu hau lasaigarria da, indartu egiten du, azal-babesle epidermikoa da eta zure azalaren erosotasun naturala itzuliko dizu.
  • Hotz eta tenperatura aldaketa garaian, babestu egiten du.
  • Azal sentiberetarako, deshidratatuetarako, gorriuneak eta kouperosia dituzten azaletarako da egokia. Adin eta azal-mota guztietarako.

55 min

75 €

OXIGENATZAILEA

Natura Bissé

Natura Bissé

Aurpegi-tratamendu birsortzailea. Gure gorputzeko zelulek oxigeno-maila onena izan behar dute, euren funtzioak bete eta birsortu ahal izateko.

  • Oxigen Line teknikak zure azalari bizitasuna eta argitasuna itzuliko dizkio.

55 min

75 €

tratamiento oxigenante natura bissé zarautz

OXIDATZAILEEN AURKAKO C+C BITAMINADUN TRATAMENDUA

Natura Bissé

Azala zahartu egiten da oxidazioaren eraginez. Azala higaturik baduzu, bizirik gabe, erreakzio-gaitasunik gabe, ez izan zalantzarik, hau da zure adinaren aurkako tratamendua.

  • Babestu, indartu, sendotu, hidratatu, despigmentatu egiten du eta oxidatzaileen aurkako tratamendurik onena da, C bitaminagatik. Gainera, E bitaminak areagotu egiten du.
  • Bildu zaitez haren lurrin zitrikoekin eta esan ez! zahartzeari.

55 min

80 €

Tratamiento de vitamina C Natura bissé zarautz

LAB-BIOTICS AURPEGI TRATAMENDUA

Bruno Vassari

Lab-Biotics tratamendua pre eta probiotikoz formulatuta dago eta lagunduko dizute azaleko mikrobiotaren oreka zaintzen, erresistentzia eta defentsa hobetuz. 

Zelulen berrikuntza bera suspertzen dute, azalaren hesi naturala indartzen dute, kanpoko faktore kaltegarrietatik eta azala garaia baino lehen zahartzetik babesten gaituena, eta, aldi berean, sakon hidratatzen eta suspertzen dute. Horren ondorioz, azala konpondu, hidratatu eta itxura osasungarria du.

55 min

85 €

Abrir chat
1
¡Hola! 👋
¿En qué podemos ayudarte?