ONGI ETORRI, VERONICA CAZALIS 

 

 ESTETIKA & KINESIOLOGIA ZENTROA

Badakigu pertsona bakoitza, gorputz bakoitza, azal bakoitza… ezberdina dela.

Zeu zara gure abiapuntua eta, horregatik, zeure ezaugarrietara egokituriko terapiak ditugu.

KINESIOLOGIA

Kinesiologia bereizten gaituen tresna da, zuengana iristea ahalbidetzen diguna, sinpleki, baina eraginkor.

Gorputzak hitz egiten du, bere hizkuntza du eta guk, giharretako hainbat testen bidez, informazio hori ‘itzul’ dezakegu. Horrela, gure helburuak hobetzeko, zer landu edo zertan lan egin behar dugun jakingo dugu.

GORPUTZEKO TRATAMENDUAK

Tratamendu hauek sinergian lan egiten duen hainbat teknika bildu behar dute.

Benetan hobera egiteko, eraldaketa estetikoaren jatorriari aurre egin behar diogu. Lehen pausoa diagnostiko egokia da.

Ondoren, pertsona bakoitzaren beharraren arabera, muskulatura, ehun bigunak, elikadura, azala, zirkulazioa, zelulitisa, hondakin-kanporaketa… hobetzeko lan egingo dugu.

Soilik horrela izango da emaitza eraginkorra eta iraunkorra.

ONGIZATE TRATAMENDUAK

Ongizatea fisiko eta mentalaren arteko oreka da.

Ongizate-tratamenduek bi aspektuok hartzen dituzte kontuan, benetako emaitzak lortzeko.

Gure proposamenek masaje-teknikak, esentzia-olioak eta lokatz- eta alga-estalkiak uztartzen dituzte, pertsonari oreka itzultzeko.

Abrir chat
1
¡Hola! 👋
¿En qué podemos ayudarte?